Greba orokorraren gaineko mahai ingurua
Hilaren 27an izango den greba orokorraren arrazoiak mahai inguruan azalduko dituzte deitzaileak diren sindikatuetako lauren ordezkariek Ondarroan. Eguenean, 19:00etan, Kofradia Zaharrean batuko dira EHNE sindikatuko Ainhoa Iturbe, ELAko Mikel Etxebarri...
Hilaren 27an izango den greba orokorraren arrazoiak mahai inguruan azalduko dituzte deitzaileak diren sindikatuetako lauren ordezkariek Ondarroan. Eguenean, 19:00etan, Kofradia Zaharrean batuko dira EHNE sindikatuko Ainhoa Iturbe, ELAko Mikel Etxebarria, LABeko Jon Iñaki Alkorta eta EILASeko Joakin Akarregi.
Erretiro adina 67 urtera luzatzeko asmoa eta kotizazio urteak luzatzeko asmoa daude grebarako arrazoi nagusi modura. «Pentsio sistema publikoagaz amaitu nahi dute», esan dute deitzaileek.