Radixu atzera be abantean dago FM 105.5ean
Asteburuan etenik barik bete ditu Ondarroako irrati uhinak Radixuk. 30 orduko emanaldi berezia egin dute. Irudian, egin dituzten saioetako bateko taldea _KBB_, zapatu eguerdian. Aurten hogei urte betetzen dituen irrati libreak atzo ipini zituen barriro...
Asteburuan etenik barik bete ditu Ondarroako irrati uhinak Radixuk. 30 orduko emanaldi berezia egin dute. Irudian, egin dituzten saioetako bateko taldea _KBB_, zapatu eguerdian. Aurten hogei urte betetzen dituen irrati libreak atzo ipini zituen barriro abantean emanaldiak, programazio barriagaz. Astelehenetik barikura arteko gau guztiak eta zapatu goizak betetzea dute helburu, eta dagoeneko parrilla barria zehazten dabiltza.
Bestetik, aurten irratiak 20 urte betetzen dituela eta, jarduera bereziak prestatuko dituzte. Kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, eta, zelan ez, azkan urteotan arrakasta handia duen Zapato Azule.