Xarma taldeak irabazi du IV. Danbaka lehiaketa
Jon Kirru Iparragirre ondarrutarrak, Itsaso Gutierrezek, Josuah Froufek eta Christian Martinek osotzen dute Xarma laukotea. Eurek irabazi dute pasa den barikuan jokatu zen IV. Danbaka rock lehiaketako finala. Goiena komunikazio taldeak antolatzen du le...
Jon Kirru Iparragirre ondarrutarrak, Itsaso Gutierrezek, Josuah Froufek eta Christian Martinek osotzen dute Xarma laukotea. Eurek irabazi dute pasa den barikuan jokatu zen IV. Danbaka rock lehiaketako finala. Goiena komunikazio taldeak antolatzen du lehiaketa ezagun hori. Lehiaketako sariari esker diskoa grabatu ahal izango dute. «Kanta barriak egiteko gogoz» daudela esan dute Xarmakoek.