Durangaldeko Txapelketako finaletan Lea-Motrolloko bost bikote izango dira
Durangaldeko A Txapelketa amaierara helduko da asteburuan. Finalak barikuan zein zapatuan jokatuko dira, eta bertan Lea Ibarra-Motrollo Elkarteko bost bikotek parte hartuko dute. Partidak bi egunetan banatu dituzte: barikuan, 19:00etan hasita, kadete, gazte eta nagusi mailako partidak egongo dira. Zapatuan, 17:30etik aurrera, umetxoen, umeen zein txikien txanda izango da. Lea ibarreko pilotariek ondoko mailetan parte hartu dute: umetxoetan, Arnaitz eta Anitua markinarren aurka ariko dira; umeetan, Garro eta Albizuk Iurretako bikotea izango dute aurrean; kadetetan, Mallabi izango dute aurkari Muniozguren eta Legarrak eta nagusien mailan, Leako bi bikote izango dira aurrez aurre. Azken partida hori, ostera, Iurreta eta Berrizen artekoa bezala dago iragarria . «Maila bakoitzako bikote bat aurkeztu daiteke. Maila horretan jokatzeko pilotaririk ez zutenez, gureekin osatu genituen Berriz eta Iurretako taldeak. Horrela, pilotari gehiagok parte hartu ahal izan dute», azaldu du kirol arduradun Unai Iglesiasek. Sari banaketa partida guztien ostean izango da, eta partidak Munitibarko frontoian jokatuko dira. «12 herrik hartzen dute parte eta urtean bati tokatzen zaio finalak antolatzea». Txapelketan Leako pilotariek egindako lana azpimarratu nahi izan du Iglesiasek. «Bi urte besterik ez ditu elkarteak eta gauzak ezin hobe doazkigu. Emaitza onak lortzen ari gara eta horrek kideengan bere eragin du», esan du. «Horretan, entrenatzaileek ez ezik, [...]
Durangaldeko A Txapelketa amaierara helduko da asteburuan. Finalak barikuan zein zapatuan jokatuko dira, eta bertan Lea Ibarra-Motrollo Elkarteko bost bikotek parte hartuko dute.
Partidak bi egunetan banatu dituzte: barikuan, 19:00etan hasita, kadete, gazte eta nagusi mailako partidak egongo dira. Zapatuan, 17:30etik aurrera, umetxoen, umeen zein txikien txanda izango da.
Lea ibarreko pilotariek ondoko mailetan parte hartu dute: umetxoetan, Arnaitz eta Anitua markinarren aurka ariko dira; umeetan, Garro eta Albizuk Iurretako bikotea izango dute aurrean; kadetetan, Mallabi izango dute aurkari Muniozguren eta Legarrak eta nagusien mailan, Leako bi bikote izango dira aurrez aurre. Azken partida hori, ostera, Iurreta eta Berrizen artekoa bezala dago iragarria . «Maila bakoitzako bikote bat aurkeztu daiteke. Maila horretan jokatzeko pilotaririk ez zutenez, gureekin osatu genituen Berriz eta Iurretako taldeak. Horrela, pilotari gehiagok parte hartu ahal izan dute», azaldu du kirol arduradun Unai Iglesiasek.
Sari banaketa partida guztien ostean izango da, eta partidak Munitibarko frontoian jokatuko dira. «12 herrik hartzen dute parte eta urtean bati tokatzen zaio finalak antolatzea».
Txapelketan Leako pilotariek egindako lana azpimarratu nahi izan du Iglesiasek. «Bi urte besterik ez ditu elkarteak eta gauzak ezin hobe doazkigu. Emaitza onak lortzen ari gara eta horrek kideengan bere eragin du», esan du. «Horretan, entrenatzaileek ez ezik, Lea Ibarreko udalek eta gurasoek ere zerikusi handia dute».