Zozketatu dituzte Kamiñalde-Iturribarriko etxe tasatuak
Zortearen menpe egon dira gaur arratsaldean Kalare Deuna kofradiako aretoan batutako herritarrak. Kamiñalde-Iturribarriko ekialdeko 34 etxebizitza tasatu egin dituzte zotz, onartutako 246 eskatzaileen artean. Zozketa hau dela eta, Eguzki taldeak aldar...
Zortearen menpe egon dira gaur arratsaldean Kalare Deuna kofradiako aretoan batutako herritarrak. Kamiñalde-Iturribarriko ekialdeko 34 etxebizitza tasatu egin dituzte zotz, onartutako 246 eskatzaileen artean. Zozketa hau dela eta, Eguzki taldeak aldarrikatu du «etxebizitza denon eskubidea» dela; «ez da zozketatzen».
Orain, eskatzaileen ordena atera da zozketatik, “baina horrek ez du esan nahi zerrendan lehenengo 34 postuetan geratu diren horiek hartuko dituztenik etxeok, ziur; izan ere, orain eskatzaile guztien azterketa egin behar da, eta egiaztatu ia beste etxebizitzaren baten jabe diren ala ez; horren arabera, eta gerora egon daitezkeen uko egiteen arabera argitzen joango da behin-betiko etxe jabeen zerrenda”, azaldu du zozketan Ondarroa Lantzen sozietate eraikitzaileko ordezkariak.