Bost udaleko eta enpresa askotako langileek greba egingo dute U-27an
Gernika-Lumoko, Bermeoko, Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo udaleko langile komiteek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako egin duen greba orokorrerako deialdiagaz. Hainbat enpresa handitako kangileek be atxikim...
Gernika-Lumoko, Bermeoko, Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo udaleko langile komiteek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako egin duen greba orokorrerako deialdiagaz. Hainbat enpresa handitako kangileek be atxikimendua eman diote sindikatuen deialdiari; Lea-Artibaiko amankomunazgokoek, Inamakoek, Bermeoko Patronatuakoek, Uribarren-Abaroa erresidentziakoek, Salicakoek, Garavillakoek, Cumenagerrekoek, Ansolakoek, Zallokoek, Bartzilakoek edota Andiakoek, esaterako. «Horiek dira urtarrilaren 20a arte jaso ditugun atxikimendu esanguratsuenak», ELAko ordezkari Mikel Etxebarriak atzo prentsaurrekoan azaldu zuenez. «Horiez gain, haainbat enpresa txikitako langileen atxikimendua be izan dugu». Hala, bi eskualdeetan langilegoaren «%90ak baino gehiagok» urtarrilaren 27ko greba orokorrari atxikimendua eman diola zehaztu zuten sindikatuek.
Era berean, datorren eguenean manifestazio bana egingo dute bi eskualdeetan, Lekeition eta Gernika-Lumon, 18:00etan biak. Eskolapetik aterako da Lekeitiokoa, eta udaletxe aurretik Gernika-Lumokoa.