Etxe tasatuen zerrendakoei, azterketa
Beste etxebizitzaren baten jabe ote diren aztertu ondoren osotuko da behin betiko jabeen zerrenda. San Inazio kaleko erregimen bereziko etxebizitza tasatuen zozketa egin ondoren, behin-behineko zerrenda ikusgai dago Udaleko iragarki taulan edo eta www....
Beste etxebizitzaren baten jabe ote diren aztertu ondoren osotuko da behin betiko jabeen zerrenda. San Inazio kaleko erregimen bereziko etxebizitza tasatuen zozketa egin ondoren, behin-behineko zerrenda ikusgai dago Udaleko iragarki taulan edo eta www.ondarroa.eu helbidean. Bertan ageri da 1etik 34ra arteko behin behineko hurrenkera etxebizitzok esleitzeko. Hortik atzerakoak itxaron zerrendan ageri dira.
Dena den, pasa den astean notario aurrean egindako zozketan azaldu zuten moduan, «horrek ez du esan nahi jada zerrenda horretakoak zozketan gertatutako hurrenkeran izango direnik jabeak; orain banan-banan egingo da bakoitzaren azterketa, egiaztatzeko ia beste etxebizitzaren baten jabe ote diren ala ez». Etxebizitza tasatuak eskuratzeko oinarrizko baldintza horixe baita: beste etxebizitzarik ez edukitzea.