Ronan-i laguntzeko kantuan
Beste zapatu baten be lagun talde handia batu da Kultur Etxean Santa Ageda bezperako kantuak entsegatzeko. Umorez eta ilusioz beteta entsegatzen hasi da astero 50 laguneko taldea. Egitasmoa berezia daukate: batzen duten dirua Ronaneri laguntzeko izango da. Zeinek ez du ezagutzen dagoeneko Ronan Murphyren kasua. Lekeitiar gazteak Duchenne izeneko giharretako distrofia dauka eta bere senide eta lagunek martxan jarritako plastikozko tapoien bilketa eskualdera eta haratago be zabaldu da, Euskal Herriko hainbat puntutara. Bipiestadore izeneko aparailu bat behar du gazteak eta plastikozko tapoien bilketagaz gaixotasuna ezagutzera eman eta aparailua erosi nahi dute. Egitasmoak parte hartze izugarria izan du, edozein txokotan, eskola, taberna… aurkitu daiteke plastikozko tapoiak biltzeko kaxa. Gero, horrek, Lekeitioko lonja batean pilatzen dituzte eta enpresara bidali. Baina, tapoiekin ez da nahikoa. «Tapoien tona bakoitzeko 200 euro lortzen dira bakarrik», diote lagunek. Eta era horretan Bipiestadorearentzako poltsa astiroegi betetzen dabil. Dena dela, ekintzaileak ez da falta Lekeition, eta halan, Bipiestadorea erosteko behar den dirua lortzeko era desberdinetako ekimenak antolatzen dabiltza. Hurrengo ekimena, Santa Ageda bezperako kantaldia izango da. Hiru kanta abestuko dituzte. «Lekeition abestu ohi diren bi eta berri bat», aurreratu dute, eta jantzi bereziekin be apainduko dira egunerako. Batzen duten dena, Ronani laguntzeko izango da. Santa Agedakoa baina, ez [...]
Beste zapatu baten be lagun talde handia batu da Kultur Etxean Santa Ageda bezperako kantuak entsegatzeko. Umorez eta ilusioz beteta entsegatzen hasi da astero 50 laguneko taldea. Egitasmoa berezia daukate: batzen duten dirua Ronaneri laguntzeko izango da.
Zeinek ez du ezagutzen dagoeneko Ronan Murphyren kasua. Lekeitiar gazteak Duchenne izeneko giharretako distrofia dauka eta bere senide eta lagunek martxan jarritako plastikozko tapoien bilketa eskualdera eta haratago be zabaldu da, Euskal Herriko hainbat puntutara. Bipiestadore izeneko aparailu bat behar du gazteak eta plastikozko tapoien bilketagaz gaixotasuna ezagutzera eman eta aparailua erosi nahi dute.
Egitasmoak parte hartze izugarria izan du, edozein txokotan, eskola, taberna… aurkitu daiteke plastikozko tapoiak biltzeko kaxa. Gero, horrek, Lekeitioko lonja batean pilatzen dituzte eta enpresara bidali.
Baina, tapoiekin ez da nahikoa. «Tapoien tona bakoitzeko 200 euro lortzen dira bakarrik», diote lagunek. Eta era horretan Bipiestadorearentzako poltsa astiroegi betetzen dabil.
Dena dela, ekintzaileak ez da falta Lekeition, eta halan, Bipiestadorea erosteko behar den dirua lortzeko era desberdinetako ekimenak antolatzen dabiltza. Hurrengo ekimena, Santa Ageda bezperako kantaldia izango da. Hiru kanta abestuko dituzte. «Lekeition abestu ohi diren bi eta berri bat», aurreratu dute, eta jantzi bereziekin be apainduko dira egunerako. Batzen duten dena, Ronani laguntzeko izango da.
Santa Agedakoa baina, ez da lehenengo ekimena. Bigarren eskuko liburuak saltzen ibili ziren, esate baterako, Santo Tomasetan eta hurrengo domekan, eta oraindik liburuak gelditzen zaizkienez beste domeka batean be salgai jartzeko asmoa daukate. Momentuz, 1.700 euro batu dituzte liburuekin.
Santa Ageda bezperan kalean egongo dira. Ez edozelan, ondo entsegatuta baino, eta «animatu nahi duenak jakiteko» zapatuero 11:30 etatik 13:00etara batzen direla zehaztu dute taldekoek. «Zenbat eta gehiago izan, hobeto», esan dute.