Amatasuna eta literatura, bi ikastarotan
Jabekuntza Eskolak beste bi ikastaro eskainiko ditu otsailean eta azken egunak dira matrikula egiteko. Udal Berdintasun Sailaren Jabekuntza Eskolak beste bi ikastaro dakartza otsailerako. Bata hilaren 4an eta 5ean eskainiko da: Amatasuna, sortu eta neg...
Jabekuntza Eskolak beste bi ikastaro eskainiko ditu otsailean eta azken egunak dira matrikula egiteko.
Udal Berdintasun Sailaren Jabekuntza Eskolak beste bi ikastaro dakartza otsailerako. Bata hilaren 4an eta 5ean eskainiko da: Amatasuna, sortu eta negoziatu. Bestea, otsailaren 18an eta 19an izango da: Literatura larrutuz; gorputzaren errepresentazio literarioak eta irakurbide feministak. Bien kasuan jada egin daiteke matrikula, 5 euroren truke, Udal Bilketa Bulegoan.
Norma Vazquez psikologoa
Emakumeen kontrako indarkerian aditua den Norma Vazquez psikologoak eskainiko du hurrengo asteburuko ikastaroa. Ikastaroaren funtsezko ardatza hauxe izango da: «amatasuna zalantzan ipintzea jendartearen agindu bat bezala emakumeen bizitzan». Feminismoaren ikuspegitik aztertuko dute ama izatearen rola. Otsailaren 4ko saioa 17:00etatik 21:00etara izango da, eta hilaren 5ekoa 10:00etatik 14:00etara, Guzur Etxean.
Literatura eta gorputzaren arteko harremanez egingo da gogoeta, barriz, otsailaren 18 eta 19ko ikastaroan, Iratxe Retolaza literatura irakaslearen eskutik. Ordutegia eta lekua lehen aipatutako berak izango dira.