Elektronika eta energia berriztagarriak aztertuko dira, lan irteera gisa
Jardunaldia asteazken honetan izango da Eibarko Ingeniaritza Eskolan; Debegesa da antolatzaileetako bat. Batxilerreko ikasleei elektronikak eta energia berriztagarrien arloak lan mundurako eskaini diezaieketen irteerak erakustea. Horixe da asteazken ho...
Jardunaldia asteazken honetan izango da Eibarko Ingeniaritza Eskolan; Debegesa da antolatzaileetako bat.
Batxilerreko ikasleei elektronikak eta energia berriztagarrien arloak lan mundurako eskaini diezaieketen irteerak erakustea. Horixe da asteazken honetan bertan Eibarko Ingeniaritza Eskolan egingo duten jardunaldiaren helburu nagusia. Antolatzaileen artean, Ingeniaritza Eskolarekin batera daude Armeria Eskola eta Debabarreneko Garapen Ekonomikorako elkartea, Debegesa.
Hurrengo ikasturtean, 2011-2012an, hain zuzen, jarriko dute martxan Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua. Heziketa ziklo hori berria da Eibarko eskaintzen artean. Bi arloetako eskarmentu handiko profesionalak izango dira hizlari 09:30etik 12:00etara.
Ostiralak Debegesan
Berriro ere abian jarriko dute ostiral honetan, urtarrilak 28, Ostiralak Debegesan ekimena, Debabarreneko enpresentzat. Honakoa izango da lehenengo jardunaldiko gaia: Badakizu zure enpresa ingurugiro-asegurua izatera derrigortua dagoen? Debegesak Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan izango da hitzaldia, doan, 09:00etatik 11:00etara.
Otsailaren 4an izango da hurrengo hitzordua, Datuen babesa enpresan gaiaren inguruan. Hilaren 11an, berriz, enpresa txiki eta ertainentzako dauden laguntza neurriak aztertuko dituzte, eta otsailaren 18an, Gerente Eskola ekimenaren aurkezpena egingo dute. Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek Debegesarekin jarri behar dute harremanetan.