Bigarren Markina-Markina iraupen luzeko ibilaldia antolatuko du AMTak
Beste mendigoizale taldeekin batera, irteera bateratuak, gaztetxoen irteerak eta ohiko ekimen bereziak antolatuko ditu Artibai Mendigoizale Taldeak aurten. Gainera, Markina (Araba) eta Markina (Bizkaia) arteko iraupen luzeko ibilaldia be antolatuko dute bigarrenez. Lehenengo irteera bateratua eduki zuen taldeak urtarrilaren 16an, ostera, otsailaren 13an egingo da ume eta gaztetxoen lehenengokoa. Horregaz gainera, beste lau irteera izango dituzte gaztetxoek, euretako bat Aralar eta Urbasara egingo duten bi egunekoa. Horretaz gainera, ume eta gaztetxoei zuzendutako eski irteera eta Ibilaldi Neurtu Txikia be izango dituzte. Bestalde, Basoetxeko Eguna eta Finalista Eguna be ez dira faltako oraingoan be, eta urteko ekimen berezia, Markina-Markina iraupen luzeko irteera, ekainaren 11 eta 12an burutuko da. Iaz, zortzi umek igo zituzten hogei mendi eta 26k hamar. 2011an be hamar eta hogei mendi eta 20.000 metroko lehiaketak egingo dituzte. Finalista izateko, mendi desberdinak igo beharko dituzte parte-hartzaileek eta puntuatzeko derrigorrez gailurrera igo beharko dute. Egun bakoitzean, gehienez, mendi bat apuntatu al da. Bestalde, 20.000 metro egiteko, igotako mendi guztien altueraren gehiketa egin behar dela zehaztu du AMTak. Horren guztiaren berri emango du taldeak zapatuan, 19:00etan, Uhagonen edukiko duen Bilera Nagusian. Aurreko urteko balorazioa be egingo dute. Umeen irteerak Urtarrilak 1. Urregarai (704m) Sta Eufemia. Otsailak 13. Morkaiko (533m) Elgoibar. Martxoak [...]
Beste mendigoizale taldeekin batera, irteera bateratuak, gaztetxoen irteerak eta ohiko ekimen bereziak antolatuko ditu Artibai Mendigoizale Taldeak aurten. Gainera, Markina (Araba) eta Markina (Bizkaia) arteko iraupen luzeko ibilaldia be antolatuko dute bigarrenez.
Lehenengo irteera bateratua eduki zuen taldeak urtarrilaren 16an, ostera, otsailaren 13an egingo da ume eta gaztetxoen lehenengokoa. Horregaz gainera, beste lau irteera izango dituzte gaztetxoek, euretako bat Aralar eta Urbasara egingo duten bi egunekoa. Horretaz gainera, ume eta gaztetxoei zuzendutako eski irteera eta Ibilaldi Neurtu Txikia be izango dituzte.
Bestalde, Basoetxeko Eguna eta Finalista Eguna be ez dira faltako oraingoan be, eta urteko ekimen berezia, Markina-Markina iraupen luzeko irteera, ekainaren 11 eta 12an burutuko da.
Iaz, zortzi umek igo zituzten hogei mendi eta 26k hamar. 2011an be hamar eta hogei mendi eta 20.000 metroko lehiaketak egingo dituzte. Finalista izateko, mendi desberdinak igo beharko dituzte parte-hartzaileek eta puntuatzeko derrigorrez gailurrera igo beharko dute. Egun bakoitzean, gehienez, mendi bat apuntatu al da. Bestalde, 20.000 metro egiteko, igotako mendi guztien altueraren gehiketa egin behar dela zehaztu du AMTak.
Horren guztiaren berri emango du taldeak zapatuan, 19:00etan, Uhagonen edukiko duen Bilera Nagusian. Aurreko urteko balorazioa be egingo dute.
Umeen irteerak
Urtarrilak 1. Urregarai (704m) Sta Eufemia.
Otsailak 13. Morkaiko (533m) Elgoibar.
Martxoak 11, 12, 13. Eski Irteera Baqueira Beret. Lleida.
Martxoak 27. Aiztxiki (791m) Durango.
Apirilak 17. Jaizkibel (545m) Gipuzkoa. Egun osokoa.
Ekainak 25, 26. Sakana. Nafarroa. 2 eguneko irteera.
Irailak 4. Basoetxeko Eguna. Iturzuri. Oiz (1026m).
Urriak 23. Ibilaldi Neurtu Txikia. Markina-Xemein.
Azaroak 20. Egoarbitza (730m) Elgeta.
Abenduak 25. Akarregi (434m) Finalista Eguna.
Eskola Kirola
Otsailak 6. Punta Luzero (308m) Zierbana
Martxoak 20. Alen (803m). Sopuerta
Maiatzak 1. Kukutza (721m). Laudio
Maiatzak 15. Finalista Eguna