Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan hasiko da otsailaren 19an
Euskal Herriko III. Mus Txapelketa jokatzen hasiko dira otsailaren 19an Lea-Artibaiko herrietan. Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Ispasterren batuko dira jokalariak. Azken urteetan, Euskal Herri osoan zehar mus-a zabaldu eta indartzeko borond...
Euskal Herriko III. Mus Txapelketa jokatzen hasiko dira otsailaren 19an Lea-Artibaiko herrietan. Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Ispasterren batuko dira jokalariak.
Azken urteetan, Euskal Herri osoan zehar mus-a zabaldu eta indartzeko borondatearekin antolatu izan diren txapelketak sustatu dituzte Orreaga elkartetik eta Iparra-Hegoa elkartetik, azken elkarte honekin elkarlanean aritu izan da Lekeitioko Aittitta Txiki eta halan, aurten be, Lea-Artibaiko partidak antolatuko dituzte inguruko herrietako laguntzaileekin.
Otsailaren 19an jokatuko dira eskualdeko partida guztiak. Lekeition, Makala tabernan egingo dute jokoan 16:00etan hasita. Markina-Xemeinen, berriz, Maio tabernan jokatuko dute parte-hartzaileek, Ondarroan Apallun eta Isapasterren herrikoan.
Izen ematea partidak jokatuko diren tabernetan egin daiteke hilaren 18ra arte edo egunean bertan eta izena ematerako orduan 20 euro ordaindu behar dira bikoteko.
Herri bakoitzean gutxienez lau bikotek jokatuko dute eta hortik batek egingo du aurrera.
Bizkaiko finalera 32 bikote ailegatuko dira. Herrialde mailako Bizkaiko kanporaketa, aurten, otsailaren 27an jokatuko da, 16:00etan Ondarroako Kafe Antzokian. 32 bikote horietatik erdiak, 16 bikote, finalerako sailkatuko dira. Finala, martxoan jokatuko da Urruñan.