Herritarren iritziekin osotuko du programa ezker abertzaleak
Azken legegintzaldiko balorazioa egin eta herri programen berri eman du Lekeitioko Ezker Abertzaleak. Aurrekontuak eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra kritikatu eta herri programak herritarren iritziekin osotuko dituztela adierazi dute. «Apartheid egoeran jarraitu du Lekeitioko Ezker Abertzaleak azken legegintzaldian be», halantxe esan dute alderdiko kideek. Horren eragina, gainera, herritarren zati batek be jasan du euren ustez. «EAJ bihurtu da feudoaren nagusi danon kalterako», esan dute. Halanda be, ezker abertzaleak beharrean jarraitu duela azaldu dute, «herriko gaien jarraipena egiten», nahiz eta asko ezin izan dituzte jakin «ailegarazi ez zaizkielako». Aurrekontuari dagokionez, urtetik urtera gero eta arinago onartzen ditu Udalak aurrekontuak ezker abertzalearentzat, «eztabaida gutxigaz». Lehen itxurak gordetzen zituela diote, baina orain, «hori be ez». Gainera, herritarren ekarpenak be ez dituela kontuan hartzen adierazi dute. «Proiektu guztiak herritarren lepo egiten dituzte, iritzia kontuan hartu barik. Beste denok soberan gaude Udalarentzat», kritikatu dute. Bestalde, argi geratu da, ezker abertzalearentzat, Udalak zerbitzuen pribatizazioaren bidea jarraitzen duela. «Urtetik urtera, hainbat zerbitzu pribatizatu dituzte eta gure ikuspegitik kontrako bidea da hori», esan dute. Halan, horreri buelta emango diotela azpimarratu dute. Beste alde batetik, HAPOa egiterakoan, benetan parte hartzeko aukerarik ez dela eman kritikatu du ezker abertzaleak. Eta horrela, informazio falta hori saihesteko, erakusketa eta hitzaldiak antolatu dituzte [...]
Azken legegintzaldiko balorazioa egin eta herri programen berri eman du Lekeitioko Ezker Abertzaleak. Aurrekontuak eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra kritikatu eta herri programak herritarren iritziekin osotuko dituztela adierazi dute.
«Apartheid egoeran jarraitu du Lekeitioko Ezker Abertzaleak azken legegintzaldian be», halantxe esan dute alderdiko kideek. Horren eragina, gainera, herritarren zati batek be jasan du euren ustez. «EAJ bihurtu da feudoaren nagusi danon kalterako», esan dute. Halanda be, ezker abertzaleak beharrean jarraitu duela azaldu dute, «herriko gaien jarraipena egiten», nahiz eta asko ezin izan dituzte jakin «ailegarazi ez zaizkielako».
Aurrekontuari dagokionez, urtetik urtera gero eta arinago onartzen ditu Udalak aurrekontuak ezker abertzalearentzat, «eztabaida gutxigaz». Lehen itxurak gordetzen zituela diote, baina orain, «hori be ez». Gainera, herritarren ekarpenak be ez dituela kontuan hartzen adierazi dute. «Proiektu guztiak herritarren lepo egiten dituzte, iritzia kontuan hartu barik. Beste denok soberan gaude Udalarentzat», kritikatu dute.
Bestalde, argi geratu da, ezker abertzalearentzat, Udalak zerbitzuen pribatizazioaren bidea jarraitzen duela. «Urtetik urtera, hainbat zerbitzu pribatizatu dituzte eta gure ikuspegitik kontrako bidea da hori», esan dute. Halan, horreri buelta emango diotela azpimarratu dute.
Beste alde batetik, HAPOa egiterakoan, benetan parte hartzeko aukerarik ez dela eman kritikatu du ezker abertzaleak. Eta horrela, informazio falta hori saihesteko, erakusketa eta hitzaldiak antolatu dituzte besteak beste. Gainera, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ibili dira parte-hartzea landuz. Horretaz gainera, bide administratiboa be jarraitu dute eta jorratzen jarraituko dutela jakitera eman dute.
Parte-hartzea izango da bai eta be ezker abertzaleak herri programa egiterako orduan jarraituko duten bidea. «Gure ahalegina eta nahia herritarren hitza jaso eta programa horregaz sortzea da», esan dute. Horretarako, «herritar gehiengoarengana ailegatzeko», teknologia berriak eta ohiko bideak erabiliko dituzte.
Helburu horregaz, zortzi arlotan banatu dute programa eta hemendik aurrera, dei zabalak egiten hasiko dira herritarren ekarpenak jaso eta herri programan batzeko. Arlokakoak egin ondoren, jardunaldiak be antolatuko dituztela aurreratu dute.
Azkenik, herritar guztien iritzia egoteko legalizazioa ezinbestekoa dela azpimarratu dute. «Ezker Abertzalearen ahotsa be kalean egon behar da besteek dituzten eskubide guztiekin eta horretarako hauteskundeetan parte hartu behar du», azpimarratu dute.