‘Karmel’ aldizkariaren digitalizazioa aurkeztuko dute
Karmel aldizkariaren digitalizazioa aurkeztuko dute
Karmel aldizkariaren digitalizazioaren DVDa aurkeztuko dute bihar, 19:00etan, Markina-Xemeingo udaletxeko pleno aretoan. 1931tik 2007 urte bitartera arteko lanak dira digitalizatu direnak.
Markina-Xemeingo Udalak 2007. urtea Urte Karmeldarra izendatu zuen Karmeldarrek Markina-Xemeingo udalerriko kulturgintzan, politikagintzan eta euskalgintzan izan duten ekarpena omentzeko asmoz. Urte hartan, hainbat ekitaldi antolatu ziren horren harira, besteak beste, karmeldarrek argitaratzen duten Karmel aldizkaria digitalizazio lana bere gain hartzeko erabakia hartu zuen Udalak. Horren emaitza agertuko dute jendaurrera barikuan.
76 urtetako lanak izan dira digitalizatu dituztenak, eta guztiak DVD batean bildu dituzte bilaketa sistema aurreratu batez lagunduta.
Gaur egungo aleak, egungo teknologiez baliatuta, formatu digitalean dagoz eta www.karmelaldizkaria.com webgunean kontsultatu daitezke. Edozelan be, Udalak DVDan batutako lana, eta horretarako diseinatutako bilaketa sistema laster webgune horretan kontsultagai egotea espero dute.
Karmel aldizkariak historia luzea du. 1931n Karmengo Argia izanarekin argitaratzen hasi zen aldizkari herrikoi gisa.