Parrokiako familia elkartu egingo da bere eguna ospatzeko
Parrokiako Familiaren Eguna ospatuko dute domekan Jasokundeko Andre Mariaren parroki-elizan. Bertan, «lurrean dagoen familia eta zeruan dagoena» elkartuko dira eta meza santua egingo da «gure artetik joandakoen alde». Meza 11:00etan izango da. Egun...
Parrokiako Familiaren Eguna ospatuko dute domekan Jasokundeko Andre Mariaren parroki-elizan. Bertan, «lurrean dagoen familia eta zeruan dagoena» elkartuko dira eta meza santua egingo da «gure artetik joandakoen alde». Meza 11:00etan izango da.
Egun hori erabiliko dute baita, parrokiako eliztarrei parrokiako lanetan, beharrizanetan, pastoralgintzan parte-hartzen eta parrokiaren sostenguan duten erantzunkizunagaz kontzientziatzeko. «Gure zerutar eleiztarrekin gogoratzeagaz gainera, erantzunkizun hori zelan bete dezakegun azaltzeko eguna izango da, esate baterako parrokian dagozan lan taldeetan parte hartuz», azaldu du Jose Felix Zamakona parrokoak.