Aulestiar bi eta bermeotar bat Euskadiko zaldi-mando txapelketan
Bihar, 22:00etan, Aiako probalekuak Euskadiko zaldi-mando txapelketako finala hartuko du. Bertan bi aulestiar eta bermeotar bat ariko dira nor baino nor. Koba eta Maider Uriarte dira Aulestiko probalariak; bermeotarra, ostera, Asier Alegria. Urteko pro...
Bihar, 22:00etan, Aiako probalekuak Euskadiko zaldi-mando txapelketako finala hartuko du. Bertan bi aulestiar eta bermeotar bat ariko dira nor baino nor.
Koba eta Maider Uriarte dira Aulestiko probalariak; bermeotarra, ostera, Asier Alegria. Urteko proba puntuagarriak kontuan hartuta, lehen hiru postutan sailkatzea lortu dute. Horrenbestez, iazko finalisten zerrenda errepikatua gelditu da ostera be.
Probalariek 1.010 kiloko harriagaz egin beharko dute behar, eta pisu neurtuko probak direnez, aintzat hartuko da animalia bakoitzaren pisua. Bakoitzak 30 minutuko saioa egin beharko du.
Iaz leku berean jokatu zen azken proba eta orduan, Asier Alegria izan zen garaile, 98 plazagaz; Uriarte bigarren gelditu zen eta Kobarentzat izan zen hirugarren postua.