«Biziko dudan guztiaz gozatu nahi dut»
Amesgaizto artean, pedalei eragiten jarraitu zuen Igor Romerok (Mutriku, 1986). Erakutsi duen pertseberantziak izan du baina saria. Bizikleta gainean zebilen eta gustuko zuen mutikotxo hark izandako ametsa bizitzen hastear da, bigarrenez. Domekan, Mallorcara doa. Kontinental profesional mailako bere lehen lasterketa dauka bertan. Profesionaletan denboraldia hastera zoaz. Urduri? Egia esan, bai. Baina normala delakoan nago. Erronka berri bat daukat aurrean, eta uste dut horrelako egoera baten dagoen edonork sumatzen duela urduritasun puntu hori. Baina tira, barruko sentimendu horiek gainditu egin behar ditut eta aurrera egin! Nola zoaz Mallorcara? Sasoiko sentitzen al zara? Zentratuta nago erabat. Badakit ez nagoela %100ean, baina orain arte jarri dizkidaten entrenamenduekin ondo bete dut, seriotasunez. Oraindik ez digute gehiegi sakatzen; martxotik aurrera hasiko dira horretan. Taldearekin lanean ari zara. Zer sentsazio dituzu? Lasaitasuna transmititzen didate. Komunikazio zuzena eta berehalakoa daukagu prestatzaileekin eta taldekideen artean ondo hartu naute. Talde profesionala da zentzu guztietan. Alde horretatik pozik nago. Eroso. Mallorcakoa lasteketa berezia izaten da. Atipikoa da, bai. Bost eguneko lasterketa da, baina etapa bakoitza lasterketa bat da bere baitan. Zuk nahi duzun egunetan parte har dezakezu. Oraindik ez dakit niri zer egitea egokituko zaidan, baina badakit lehiaketa egunak edukiko ditudala. Zein da zure asmoa Mallorcan? Ekipoak markatutakoa bete, fisikoki [...]
Amesgaizto artean, pedalei eragiten jarraitu zuen Igor Romerok (Mutriku, 1986). Erakutsi duen pertseberantziak izan du baina saria. Bizikleta gainean zebilen eta gustuko zuen mutikotxo hark izandako ametsa bizitzen hastear da, bigarrenez. Domekan, Mallorcara doa. Kontinental profesional mailako bere lehen lasterketa dauka bertan.
Profesionaletan denboraldia hastera zoaz. Urduri?
Egia esan, bai. Baina normala delakoan nago. Erronka berri bat daukat aurrean, eta uste dut horrelako egoera baten dagoen edonork sumatzen duela urduritasun puntu hori. Baina tira, barruko sentimendu horiek gainditu egin behar ditut eta aurrera egin!
Nola zoaz Mallorcara? Sasoiko sentitzen al zara?
Zentratuta nago erabat. Badakit ez nagoela %100ean, baina orain arte jarri dizkidaten entrenamenduekin ondo bete dut, seriotasunez. Oraindik ez digute gehiegi sakatzen; martxotik aurrera hasiko dira horretan.
Taldearekin lanean ari zara. Zer sentsazio dituzu?
Lasaitasuna transmititzen didate. Komunikazio zuzena eta berehalakoa daukagu prestatzaileekin eta taldekideen artean ondo hartu naute. Talde profesionala da zentzu guztietan. Alde horretatik pozik nago. Eroso.
Mallorcakoa lasteketa berezia izaten da.
Atipikoa da, bai. Bost eguneko lasterketa da, baina etapa bakoitza lasterketa bat da bere baitan. Zuk nahi duzun egunetan parte har dezakezu. Oraindik ez dakit niri zer egitea egokituko zaidan, baina badakit lehiaketa egunak edukiko ditudala.
Zein da zure asmoa Mallorcan?
Ekipoak markatutakoa bete, fisikoki ze mailatan nagoen ikusi eta bizitzera noan momentuaz gozatu. Sufritzea tokatuko zait, baina, aldi berean, biziko dudan guztiaz gozatu nahi dut.
Irudikatu duzu zeure burua irteeran?
Profesionalez inguratuta nagoela ikustean, sentsazioa arraroa izango da, ziur. Profesionaletara heltzen diren guztiei pasako zaielakoan nago. Ez dit beldurrik ematen haiekin lehiatzea, baina errespetua bai. Hala ere, jende horrekin seriotasunez egiten dira gauzak, eta nik horrela nahiago izaten dut.