Udal tasek ez dute igoerarik jasango Aulestin
Udal tasak eta hirigintzari lotutako kuotak ez igotzeko erabakia hartu zuten abenduko Osoko bilkuran. Gauzak horrela, 2010ean indarrean zeuden zenbatekoak aplikatuko dira aurten ere. Gogoratu beharra dago, iaz ere ez zutela igoerarik eduki. Erabakiaren...
Udal tasak eta hirigintzari lotutako kuotak ez igotzeko erabakia hartu zuten abenduko Osoko bilkuran. Gauzak horrela, 2010ean indarrean zeuden zenbatekoak aplikatuko dira aurten ere. Gogoratu beharra dago, iaz ere ez zutela igoerarik eduki. Erabakiaren atzeko arrazoi nagusia krisia izan da: «Udalak ez du gain karga gehiago jarri nahi izan herritarrengan».