Zine Forumekoek film laburren lehia antolatu dute
Motz-motzian. Horrela izendatu dute «herritarrek herritarrentzako» antolatu dute film laburren lehiaketa. «Herriko hizkera eta lehiaketa zer den kontuan hartuta jarritako izena izan da», azaldu dute Zine Forum Taldekoek. Lehiaketa antolatzen den lehen aldia da, eta Udalaren zein Biarko ekoiztetxearen laguntza eduki dute. Herritarrei begira antolatutako lehiaketa izan arren, ez dute bakarrik mutrikuarrentzat mugatu: «Herrian bizi edo ikasten ari direnek ere badute aukera euren lanak aurkezteko», azaldu zuten herenegun egin zuten aurkezpenean. Parte hartzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko dute eta ez dute itxiko ekainera arte. «Ekainaren bukaeran, sari banaketa ekitaldia egingo dugu». Lanak saritzeko orduan parte-hartzaileak adinaren arabera banatuko dituzte: alde batetik, 18 urtetik beherakoak eta beste alde batetik, hortik gorakoak. Lanak prestatzen Aukeztu daitezkeen lanen kopurua eta haien iraupena mugatu dute Zine Forumekoek: «parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du eta ezingo da 20 minututik pasatu». Film laburrean hizkuntza erabiliz gero, euskara erabili beharko da. Gaia, aldiz, librea izatea erabaki dute. Aurkezten diren lanak aurrez saritu gabeak izan beharko dira, eta behin lehiaketan sartuta, lanaren gaineko eskubideak Zine Forumekoen esku geldituko dira: Lanak nahi aldiz eta doan erabili ahal izango dituzte. Lanak aurkezten Lanak aurkezterako orduan, ondoko formatuetako bat erabili beharko dute parte-hartzaileek: AVI, MP4 edota MOV. Behin lana bukatuta, [...]
Motz-motzian. Horrela izendatu dute «herritarrek herritarrentzako» antolatu dute film laburren lehiaketa. «Herriko hizkera eta lehiaketa zer den kontuan hartuta jarritako izena izan da», azaldu dute Zine Forum Taldekoek.
Lehiaketa antolatzen den lehen aldia da, eta Udalaren zein Biarko ekoiztetxearen laguntza eduki dute.
Herritarrei begira antolatutako lehiaketa izan arren, ez dute bakarrik mutrikuarrentzat mugatu: «Herrian bizi edo ikasten ari direnek ere badute aukera euren lanak aurkezteko», azaldu zuten herenegun egin zuten aurkezpenean.
Parte hartzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko dute eta ez dute itxiko ekainera arte. «Ekainaren bukaeran, sari banaketa ekitaldia egingo dugu».
Lanak saritzeko orduan parte-hartzaileak adinaren arabera banatuko dituzte: alde batetik, 18 urtetik beherakoak eta beste alde batetik, hortik gorakoak.
Lanak prestatzen
Aukeztu daitezkeen lanen kopurua eta haien iraupena mugatu dute Zine Forumekoek: «parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du eta ezingo da 20 minututik pasatu».
Film laburrean hizkuntza erabiliz gero, euskara erabili beharko da. Gaia, aldiz, librea izatea erabaki dute. Aurkezten diren lanak aurrez saritu gabeak izan beharko dira, eta behin lehiaketan sartuta, lanaren gaineko eskubideak Zine Forumekoen esku geldituko dira: Lanak nahi aldiz eta doan erabili ahal izango dituzte.
Lanak aurkezten
Lanak aurkezterako orduan, ondoko formatuetako bat erabili beharko dute parte-hartzaileek: AVI, MP4 edota MOV.
Behin lana bukatuta, DVD-Data euskarrian grabatu eta Kalaputxiko buzoian laga beharko dute izena emateko orriarekin batera. «Izena emateko orrian egileari zein lanari buruzko oinarrizko datuak besterik ez ditugu eskatzen», azaldu dute. «Lanak eskura eman nahi izanez gero, ekainaren 4an, 10:00etatik 13:00etara, antolatzaileak Kalaputxin egongo gara».
Lanak taldeka zein banaka aurkeztu daitezke. Taldeen kasuan, taldekide guztien izena edota taldeari jarritakoa jakinarazi beharko dute.
Informazio gehiagorako motz.motzian@gmail.com helbidera idatz daiteke.