Karmel aldizkariaren hasierako aleak DVDan bildu dituzte
Sukaldatzen ikasteko aukera ezinhobea luzatu du Udalak: doako ikastaroa antolatu du. Hamar ordu ditu ikastaroak, eta Sutegi-barri elkartean egingo dute. «Izena emoteko epea etzi amaituko da. Beraz, komeni lehenbailehen egitea». Izena emoten dutenak b...
Emakume zestalariak batu dira asteburuan Markina-Xemeingo Uni frontoian
EAJ, ezker abertzalea eta EAko udal hautetsiak agertu dira alde, eta Berdeak+ Independienteak aurka. Mutrikuko Udalak Balea proiektua aurrera eramateko «bere babes eta konpromiso osoa» berretsi du adierazpen instituzional baten bidez. Pasa den astean egindako Osoko Bilkuran onartu zen adierazpena, EAJ, EA eta ezker abertzalearen aldeko iritziarekin. Ezezkoa eman zion adierazpenari Berdeak+Independienteak taldeko udal hautetsiak. «Arrantzarekiko mendekotasun handiko herrien egoera sozioekonomikoak alternatiba berritzaileen bilaketara bultzatu ditu Mutriku moduko herriak» adierazpenean baieztatzen denez. Horren harira sortu dela Balea proiektua gogoratu dute: «Mutrikuren eremuko itsas baliabideen ustiaketa orekatu eta jasangarria bultzatzeko». Herriaren suspertze ekonomikorako proiektu horren gauzatzea «guztiz garrantzitsua» dela deritzote adierazpenaren alde egin duten hiru talde politikoek, eta «aurrera jarraitzeko konpromisoa» agertu dute. B+I taldearen ezetza Balea proiektuak sustatu nahi dituen ardatz nagusiekin ados agertu dira Berdeak+Independienteak taldekoak. Artisau erako arrantza, elikagai industria, akuakultura eta arrantza turismoa dira lan arlo horiek. «Hala ere, guzti horiek pakete berdinean bultzatzerakoan ahaleginak gehiegi dispertsatu daitezkeela» uste dute B+I taldekoek. Horixe izan dute ezezkorako lehen arrazoia. Euren ustez, gainera, «diru gehiegi eta jende gehiegi» bideratu nahi dira Balea proiektura, «Udala egoera ekonomiko larrian egon arren». Euren ustez, «hasteko behintzat», orain proiektua suspertzeko kontratatuta dagoen tokiko garapen teknikariarekin nahikoa izango litzateke. Bestetik, proiektuak arrantza jasangarria defenditu [...]
Orain arte lehengo udaletxe zaharrean egon den farmazia lekuz aldatuko du Etxebarriko Udalak. Hemendik aurrera, Barinagako bidean dagoen Alzibar auzoan egongo da. Iazko aurrekontuan barruan sartzen bada be, oraindik lekuz aldatzeko dago herriko farma...
Lekeitioko hamalau gazteren kontrako epaia ailagatu zen atzo Lekeitiora. Saihesbidearen kontrako bizikleta martxa batean parte hartzeagatik 900 euroko isuna edo, hori ordaindu ezean, hiru hilabetetako kartzela zigorra ezarri diete. Lekeitioko Gazte Asa...
Berriatuako webgunea aurkeztu barri dute. Argia, funtzionala eta erabiltarraza da. Edukietan herritarrak zein kanpokoak hartu dituzte kontuan.
Gizonezkoen elite mailan podiuma bete dute ondarrutarrek eta 18 urtez azpiko lehen neska be bertokoa da. Aurrera taldeko eskalatzaileek ezin izan dute hobeto hasi 2011ko Boulder Liga. Lau ondarrutar joan dira ligako lehenengo proba lehiatzera Gasteizer...