Boulder Liga lehen postuetan hasi dute Aurrerako eskalatzaileek
Gizonezkoen elite mailan podiuma bete dute ondarrutarrek eta 18 urtez azpiko lehen neska be bertokoa da. Aurrera taldeko eskalatzaileek ezin izan dute hobeto hasi 2011ko Boulder Liga. Lau ondarrutar joan dira ligako lehenengo proba lehiatzera Gasteizer...
Gizonezkoen elite mailan podiuma bete dute ondarrutarrek eta 18 urtez azpiko lehen neska be bertokoa da.
Aurrera taldeko eskalatzaileek ezin izan dute hobeto hasi 2011ko Boulder Liga. Lau ondarrutar joan dira ligako lehenengo proba lehiatzera Gasteizera, eta laurak itzuli dira podiuma zapalduta.
18 urtez azpiko emakumeetan Lara LarraƱagak irabazi egin zuen, blokeak erraz eginda, Aurrera taldekoek azaldu dutenez. Argazkian ageri da LarraƱaga bere lana egiten.
Elite gizonezkoetan Jon Ferrero, Txomin Arantzamendi eta Ruben Osa joan ziren Ondarroatik Boulder Ligara, eta hurrenez hurren lehenengo hiru postuetan geratu ziren.
Lau proba dira, guztira, Boulder Liga osotzen dutenak. Hurrengoa hilaren 12an izango da Gasteizen, eta beste biak hilaren 26an, Amurrion eta martxoaren 12an, Gasteizen barriro.