Balea proiektua babestu du Udalak adierazpen instituzional baten bidez
EAJ, ezker abertzalea eta EAko udal hautetsiak agertu dira alde, eta Berdeak+ Independienteak aurka. Mutrikuko Udalak Balea proiektua aurrera eramateko «bere babes eta konpromiso osoa» berretsi du adierazpen instituzional baten bidez. Pasa den astean egindako Osoko Bilkuran onartu zen adierazpena, EAJ, EA eta ezker abertzalearen aldeko iritziarekin. Ezezkoa eman zion adierazpenari Berdeak+Independienteak taldeko udal hautetsiak. «Arrantzarekiko mendekotasun handiko herrien egoera sozioekonomikoak alternatiba berritzaileen bilaketara bultzatu ditu Mutriku moduko herriak» adierazpenean baieztatzen denez. Horren harira sortu dela Balea proiektua gogoratu dute: «Mutrikuren eremuko itsas baliabideen ustiaketa orekatu eta jasangarria bultzatzeko». Herriaren suspertze ekonomikorako proiektu horren gauzatzea «guztiz garrantzitsua» dela deritzote adierazpenaren alde egin duten hiru talde politikoek, eta «aurrera jarraitzeko konpromisoa» agertu dute. B+I taldearen ezetza Balea proiektuak sustatu nahi dituen ardatz nagusiekin ados agertu dira Berdeak+Independienteak taldekoak. Artisau erako arrantza, elikagai industria, akuakultura eta arrantza turismoa dira lan arlo horiek. «Hala ere, guzti horiek pakete berdinean bultzatzerakoan ahaleginak gehiegi dispertsatu daitezkeela» uste dute B+I taldekoek. Horixe izan dute ezezkorako lehen arrazoia. Euren ustez, gainera, «diru gehiegi eta jende gehiegi» bideratu nahi dira Balea proiektura, «Udala egoera ekonomiko larrian egon arren». Euren ustez, «hasteko behintzat», orain proiektua suspertzeko kontratatuta dagoen tokiko garapen teknikariarekin nahikoa izango litzateke. Bestetik, proiektuak arrantza jasangarria defenditu [...]
EAJ, ezker abertzalea eta EAko udal hautetsiak agertu dira alde, eta Berdeak+ Independienteak aurka. Mutrikuko Udalak Balea proiektua aurrera eramateko «bere babes eta konpromiso osoa» berretsi du adierazpen instituzional baten bidez. Pasa den astean egindako Osoko Bilkuran onartu zen adierazpena, EAJ, EA eta ezker abertzalearen aldeko iritziarekin. Ezezkoa eman zion adierazpenari Berdeak+Independienteak taldeko udal hautetsiak.
«Arrantzarekiko mendekotasun handiko herrien egoera sozioekonomikoak alternatiba berritzaileen bilaketara bultzatu ditu Mutriku moduko herriak» adierazpenean baieztatzen denez. Horren harira sortu dela Balea proiektua gogoratu dute: «Mutrikuren eremuko itsas baliabideen ustiaketa orekatu eta jasangarria bultzatzeko». Herriaren suspertze ekonomikorako proiektu horren gauzatzea «guztiz garrantzitsua» dela deritzote adierazpenaren alde egin duten hiru talde politikoek, eta «aurrera jarraitzeko konpromisoa» agertu dute.
B+I taldearen ezetza
Balea proiektuak sustatu nahi dituen ardatz nagusiekin ados agertu dira Berdeak+Independienteak taldekoak. Artisau erako arrantza, elikagai industria, akuakultura eta arrantza turismoa dira lan arlo horiek. «Hala ere, guzti horiek pakete berdinean bultzatzerakoan ahaleginak gehiegi dispertsatu daitezkeela» uste dute B+I taldekoek. Horixe izan dute ezezkorako lehen arrazoia.
Euren ustez, gainera, «diru gehiegi eta jende gehiegi» bideratu nahi dira Balea proiektura, «Udala egoera ekonomiko larrian egon arren». Euren ustez, «hasteko behintzat», orain proiektua suspertzeko kontratatuta dagoen tokiko garapen teknikariarekin nahikoa izango litzateke.
Bestetik, proiektuak arrantza jasangarria defenditu arren, «jasangarri izateko lehenik kaladeroak eta arrain stock-ak berreskuratu behar dira» B+I-ren ustez. «Herri bakar batek oso nekez bultza dezake berreskurapen hori», diote.
Proiektuak «portu berriko obren egoera larria» ez duela kontuan hartzen, eta «portu berria goitik behera berraztertu baino, jarraipena ematea nahi duela» uste dute B+I taldekoek.
«Oraindik lantzeke»
Eztabaida nahiko luzea ekarri zuen Balea proiektuaren inguruko adierazpenak joan den asteko Osoko Bilkurara. B+I taldeak bere ezetza emateko arrazoiak azaldu ondoren, beste hiru udal taldeetako ordezkariek erantzun zuten. «Hainbat gauza egindakotzat ematen dituzue, baina hori ez da horrela; Balea proiektua oraindik lantzeke dago; hasierako fasean dago. Eta, diru kontuari buruz, esan beharra dago finantzazioaren %70 EAEko Arrantza Sailetik datorrela, eta Europatik ere gehiago lor daitekeela», azaldu zuen Josebe Astigarraga alkateak. «Orain arte, gainera, Udalari ez zaio euro bakar bat ere kostatu egitasmoa, garapen teknikariaren kontratazioa Debegesatik egin baita», gehitu zuen.
«Arrantza babeslekuen inguruan, eta hainbat gauzaren inguruan ados egon gaitezke guztiok. Baina, gure ustez, proposamenak eta ekarpenak, Balea proiektuaren lan mahaietara eraman behar dira, ez gauzak zehaztu baino lehen aldez aurretik ezetza eman», esan zuten EAko eta ezker abertzaleko udal ordezkariek.
«Kontsentsu osoarekin nahiago» izango luketeela nabarmendu arren, «Balea proiektuarekin aurrera» jarraitzeko asmoa agertu dute aipatu hiru taldeek.
Artisau erako arrantza, proiektuaren
ardatz nagusia
Arrantzaren inguruan sortu eta hazitako herria izatetik, arrantza ontzi bakarra dagoen herria izatera igaro da Mutriku. Balea proiektuari forma emateko lau lan mahai eratuko dituzte: akuakultura, elikagaiak (arrain eta kontserbagintzari loturik), arrantza turismoa eta artisau arrantza. Proiektuaren hasierako azalpenak dakartza Balea proiektuak interneten sortutako blogak. Eta bertan, artisau arrantza definitzen dute egitasmoaren ardatz nagusi modura. «Beste hiru ardatzen bideragarritasuna baldintzatzen du. Oraingoan arrantza egonkorra bultzatuko dugu eta akuakultura honen osagarri izango da», diote azalpenean. Ur eremu bat babespekoa izendatzea nahitaezkoa izango da era horretako arrantzak aukera bat eduki dezan.