‘Berriatua.org’ webgunea martxan dago
Berriatuako webgunea aurkeztu barri dute. Argia, funtzionala eta erabiltarraza da. Edukietan herritarrak zein kanpokoak hartu dituzte kontuan.
Herritarrak informatuta eduki eta kanpokoei Berriatuaren berri emon. Hori da Udalak martxan jarri barri duen berriatua.org webguneak eskaintzen duena.
Gaur egungo teknologietara egokitzerakoan, webgunea argia, funtzionala eta erabilterraza sortu gura izan dute. Horretarako, testuen tamaina zaindu dute, edukiak ondo bereiztutako zutabetan antolatu dituzte eta nabigazioa erraztu dute.
Itxura baten hiru zutabe nagusitan banatzen da wegunean: ezkerrean ekitaldien egutegia (agenda) eta Udalari lotutako informazioa eskaintzen da. Erdikoan, zutabe nagusian, informazioa sartu dute: Atal bakoitzean dagoen eduki nagusia agertzen da. Eta eskubiko zutabean, herriari buruzko informazioari lotutako atalak daude; hala nola, herriko taldeak, kirola, non lo egin, non jan, kultura eta euskara eta argazkiak bezalako atalak daude
Herriaren aurkezpenerako, goiko aldean, alde batetik bestera doan menua jarri diote. Bertan, besteak beste, herriaren historiari, ekonomiari, soziologiari, demografiari eta interes kulturalari emon diote garrantzia.
Era berean, webguneari itxura erakargarria emoteko argazkiekin eta koloredun elementuekin jokatu dute. «Webgunearen atal denak argazkiren batekin janzten saiatu gara, testuaren lagungarri izateko. Argazkien atal bat ere ipini dugu, eta hor beste inon ikusi ezin diren argazkiak ere topatuko daitezke», azaldu zuen Imanol Mugartegi alkateak webgunearen aurkezpenean.
XXI. menderako prestatua
Herri barruko zein herriari buruzko informazioa zabaltzeko prestatu duten gunearen multimediatasuna erabatekoa da.
Berriatuako atarian, argazkiak ez ezik, bideoak ere aurki daitezke. Kirolarien atalean, esaterako, herriko kirolari ezagunen inguruko bidoak eskegi dituzte.Eta hasierako orrialdean, Google-n tresnak erabiliz, herria birtualki bisitatzeko aukera ere eskaintzen dute.
Eduki guztiak partekatzeko 300 aukeratik gora ditu erabiltzaileak; horien artean daude, esaterako, facebook, tuenti, meneame, delicious eta myspasce. Horregaz batera, webguneko informazioa RSS bidez jaso dezakete erabiltzaileek. «Balioko tresna izatea espero dugu. Hobekuntzarik proposatu nahi baduzue bidali udala@berriatua.org-ra, eta proposamenak gauzatzeko egon daitezkeen aukerak aztertuko ditugu». Harremanetarako e-posta webgunean bertan aurki daiteke.
Aukezpenera batutakoek interesa erakutsi zuten. Interes guneen artean naturari lotutakoak sartzea, udaletxeko taularen funtzioa emotea edota hezkuntzari lotutako atal bat gehitzea bezalako proposamenak ere egin zituzten.