Argi mozketa iragarri dute otsailaren 8rako
Iberdrola sare elektrikoan egiten ari den konponketak direla eta, otsailaren 8an argi mozketak egongo direla jakinarazi dute enpresako arduradunek. Egiten ari diren beharrekin «zerbitzuaren kalitatea hobetzea» da enpresaren asmoa. Berez, 09:00etatik ...
Iberdrola sare elektrikoan egiten ari den konponketak direla eta, otsailaren 8an argi mozketak egongo direla jakinarazi dute enpresako arduradunek. Egiten ari diren beharrekin «zerbitzuaren kalitatea hobetzea» da enpresaren asmoa. Berez, 09:00etatik 12:00ak arte argirik ez dela egongo iragarri dute, baina, beharrak arinago bukatzea lortuz gero, argia lehenago bueltatzea posible dela adierazi dute.