Botikinaren itxiera hilaren 4rako iragarrita egon arren, aldi baterako kontua bakarrik da
Munitibarko botikina daraman Begoña Irizar farmazilariak hartuko du Aulestiko botikinaren ardura bizpahiru aste barru. Aldaketa tramietak osatu bitartean botikina zerratuta egongo da.
Otsailaren 4a botikina zabalik egongo den azken eguna dela irragarri den arren, Udalak egindako beharrari esker, bizpahiru aste barru barriro zabalduko ditu ateak.
Munitibarko botikina daraman Begoña Irizar farmazilaria izango da aurrerantzean herriko botikinaz arduratuko dena. Ean dauka Irizarrek farmazia. «Eusko Jaurlaritzako farmazia zuzendaritzan bere proposamena aurkeztua dauka. Aldaketaren tramitea osatzea falta da orain. Tramite hori egiteko behar den denbora da botikina zerratutako egongo den denbora», azaldu dute Udaletik. «Jaurlaritzako teknikariekin harremanetan gaude eta han esandakoaren arabera, aldaketa egiteko zein boitikina zabaltzeko baimena emoteko arazorik ez da egongo. Beraz, bizpahiru astean zabalik egongo da barriro be».
Irizarrek aurkeztu duen egitasmoaren arabera, botikina bi egun eta erdiz zabalduko du: martitzenetan eta eguenetan, 09:00etatik 13:30era eta barikutan, 09:00etatik 11:30era. Beste bi egun eta erdietan Munitibarren egongo da. «Laguntzaile bategaz egunero zabaltzeko asmoa ere agertu zuen, baina legearen arabera, botikinean dagoenak farmazilaria izan behar du, derrigorrez. Eta horrek egunero zabaltzearen ideia baztertzera eroan du».
Larrialdietarako prozedura
Botikina bi egun eta erdiz zabaltzeaz gain, larrialdietarako prozedura batez be berba egin dute Irizarrek eta Udalak.
Larrialdi kasuetan, herriko botikina zerratuta egonez gero, farmazilariari deitzeko aukera egongo da. «Munitibarren dagoenez, premiazko kontuak direnean, dena delakoa hartu eta han txanda bukatzean, Aulestira etorri eta enkargua udaletxean ixteko konpromisoa hartu du».
Mediku zerbitzuan aldaketak
Medikua egunero egoten da Aulestin. Eguenetan, ostera, 11:30ean bukatzen du kontsulta, Gizaburuagara joan ahal izateko.
Herrian botikina noiz dagoen kontuan hartuta, Udalak egun erdiko kontsulta egunez aldatzeko eskaera luzatu du: eguenean beharrean, barikuan geldituko da 11:30ak arte. «Aldaketagaz zera lortu gura dugu: eguenean botikina goiz osoan dagoenez, medikua ere goiz osoan egotea. Zerbitzua ahalik eta zabalena izatea gura dugu».
Horretarako, alde batetik, Lekeitioko osasun etxera jo eta osakidetzaren oniritzia eskatu dute. Eta beste alde batetik,Gizaburuagako Udalari ere agertu diote euren asmoa. Osakidetzatik ez digute inolako trabarik jarri eta Gizaburuako Udalak ere ez dauka aldaketa egiteko eragozpenik».