‘Brankaz’ irratsaioa, eguen honetatik atzera be abantean
Radixu irratiak eguen honetatik atzera be berreskuratu egingo du Brankaz irratsaioa, FM 105.5ean. Eguenero, 21:00etatik 22:30era aktualitateko gaiak jorratuko dituzte, zuzenean egingo den programan. Telefonoa be beti zabalduko dute entzuleen parte-hart...
Radixu irratiak eguen honetatik atzera be berreskuratu egingo du Brankaz irratsaioa, FM 105.5ean. Eguenero, 21:00etatik 22:30era aktualitateko gaiak jorratuko dituzte, zuzenean egingo den programan. Telefonoa be beti zabalduko dute entzuleen parte-hartzea egon dadin: 94 613 40 07 izango da.
Asteroko kolaboratzaileak edukiko dituzte, elkarrizketekin batera, Brankaz saioan. Eta, azkenengo ordu erdian herriko pertsona ezberdinen arteko tertulia egongo da, Ondarroako, Euskal Herriko zein munduko aktualitateko gaiak jorratzeko.
Lehenengo saioan, Udalbiltza
Loren Arkotxa eta Maribi Ugarteburu, absolbitu barri dituzten Udalbiltzako auzipetuak izango dira egueneko elkarrizketan.