Mutrikuko VI. Kamara Musika zikloa, prest
Mutrikuko VI. Kamara Musika zikloa egongo da hilaren 5ean eta 12an Zapatu honetan, 19:00etan Diatessaron Ensemble hirukoteak joko du, doan, 19:00etan. Santa Katalina komentua aurten ere kamara musikaren zaleentzako topagunea izango da. Udaleko kultura ...
Mutrikuko VI. Kamara Musika zikloa egongo da hilaren 5ean eta 12an
Zapatu honetan, 19:00etan Diatessaron Ensemble hirukoteak joko du, doan, 19:00etan. Santa Katalina komentua aurten ere kamara musikaren zaleentzako topagunea izango da. Udaleko kultura batzordeak seigarrenez antolatu duen zikloan bi kontzertu egongo dira: zapatu honetan eta hurrengoan. Biak ere doan izango dira ikusleentzat, eta biak 19:00etan.
Oraingoan, musika barrokoa
Diatessaron Ensemble taldeak joko du zapatu honetan. Robert Jonsohn, Georg Friedrich Händel, Anne Danican Philidor, Gaspar Sanz eta Arcangelo Corelliren obrak eskainiko dituzte. Baita ahozko tradizioz ailegatu izan diren sei pieza ere. «Doinu oso landuak eta herri musikatik iritsitakoak nahastuko dira, topaketa interesgarria osatuz», Diatessaron hirukoteak aurreratu duenez.
Juan Vega, pikodun flauta eta txistuarekin; Rafael Bonavita, tiorba eta gitarra barrokoarekin, eta Elena Martinez de Murgia, ganba-biola eta zuzendaritzan, dira 2002an sortu taldeko kideak.