Udal zerbitzuak ordaintzeko epea zabalik
Berriatuan 2010eko azken hiruhilabeteko udal zerbitzuak ordaintzeko borondatezko epea zabalik dago martxoaren 15era arte. Aitaturiko zerbitzuak, ura etxeetara hornitzea, zabor biltzea eta estolderia dira. Ordainketa aitatutako borondatezko epean eginez...
Berriatuan 2010eko azken hiruhilabeteko udal zerbitzuak ordaintzeko borondatezko epea zabalik dago martxoaren 15era arte. Aitaturiko zerbitzuak, ura etxeetara hornitzea, zabor biltzea eta estolderia dira. Ordainketa aitatutako borondatezko epean eginez gero, herrian dagon BBKren bulegoan egin ahal izango dute herritarrek. Epea amaitu ostean, udaletxeko diruzaintzan egin beharko da, eta %5eko gainordaina edukiko du. Ordainketa egina dutenen zerrenda udal idazkaritzan egongo da otsailaren erdira arte, herritarrek erreklamazioak egin ahal izateko.