Udalak eskaini dituen ikastaroak arrakasta izan dute
Otsailerako lau ikastaro eskaini zituen Udalak eta herritarrek emondako erantzuna ezinhobea izan da. Izan be, eskainitako lau ikastaroetatik bi beteta daude. Mantenuzko gimnasia joan den astelehenean hasi zen martxan eta 20 lagun daude bertan. Saio hor...
Otsailerako lau ikastaro eskaini zituen Udalak eta herritarrek emondako erantzuna ezinhobea izan da. Izan be, eskainitako lau ikastaroetatik bi beteta daude.
Mantenuzko gimnasia joan den astelehenean hasi zen martxan eta 20 lagun daude bertan. Saio horietan, koordinazioa, elastikotasuna, oreka, erresistentzia eta indarra lantzen dituzte.
Jende kopuru beragaz beteta gelditu da Pilates ikastaroa ere. Saioak asteon hastekoak ziren, baina irakaslea gaixo dagoenez, datorren eguaztenean hasiko dira martxan. Saioak 18:15ean dira eta izena emon dutenek koltxoneta bana eroan beharko dute klaseetara. Pilates ikastaroa Landa XXIek antolatu du Udalaren laguntzagaz eta mantenuzko gimnasian bezala frontoian izango dira klaseak.
Oraindik garaiz
Udalak eskainitako azken bi ikastaroak psikoestimulazio eta psikomotrizitate tailerrak dira. Bi ikastaro horietarako jendea batu den arren, oraindik izena emateko aukera dago.
Bi ikastaro horiek eguneko zentroan izango dira. Psikoestimulazioa martitzenero izango da maiatzaren bukaerara arte. Bertan adimenari erreparatuko diote, kontzentrazioa, orientazioa, arreta, kalkulua, lengoaia, arrazonamendua eta pertzeptzioa lantzen dituen ariketak eginez.
Psikomotirzitatea, ostera, eguenetan izango da, eta gorputza eta bakoitzak bere buruaz duen pertzeptzioa landuko dute. Jakintza, emozioak eta mugimenduak interakzioan jarri eta pertsonaren garapenean laguntzea du helburu.
Bi ikastaro horietan parte hartzeko udaletxera deitu behar da, 94 684 29 99 zenbakira.