Zaldupeko eraikin barria inauguratuko dute zapatuan
Ondarroako Zaldupe ikastetxe publikoaren eraikin barria, koloreduna, modu ofizialean inauguratuko dute zapatuan. Bertan daude kokatuta, ikasturte honen hasieratik, Haur Hezkuntza osoa; baita Zaldupeko ikasleen jantoki zerbitzua be. Ate irekiak Goiz o...
Ondarroako Zaldupe ikastetxe publikoaren eraikin barria, koloreduna, modu ofizialean inauguratuko dute zapatuan. Bertan daude kokatuta, ikasturte honen hasieratik, Haur Hezkuntza osoa; baita Zaldupeko ikasleen jantoki zerbitzua be.
Ate irekiak
Goiz osorako egitaraua prestatu dute Zaldupen. 11:00etan zabalduko dituzte eskolako ateak, eta bisita gidatua egingo dute. Eskolako proiektuen barri emongo dute, urteetan ateratako argazkiak eta bideoak erakutsi, eta 2 eta 7 urte bitarteko umeentzako puzgarria be ipiniko dute abantean. 11:30ean tailerrak eta kirol jolasak egongo dira ume eta nagusientzat.
Inaugurazioa 13:00etan izango da, txalaparta, bolandera jaurtitze eta aurreskuagaz. Bertara doazen guztientzako jan-edana be ez da faltako.