Alde Zaharreko zati bat oinezkoen gunea izango da asteburuetan
Gaur, barikua, 20:00etan hasi eta domekako 20:00ak arte oinezkoentzako gunea izango da, atzera be, Ikastola kalea, Zubi Barria eta Arta Bide mugatzen duen ingurua. Zapatu goizean, halan be, 13:00ak arte, zabalik egongo da autoentzako, batik bat dendeta...
Gaur, barikua, 20:00etan hasi eta domekako 20:00ak arte oinezkoentzako gunea izango da, atzera be, Ikastola kalea, Zubi Barria eta Arta Bide mugatzen duen ingurua. Zapatu goizean, halan be, 13:00ak arte, zabalik egongo da autoentzako, batik bat dendetako banaketa posible izan dadin. Lehen be inguru hori oinezkoentzako mugatu izan zen, baina hiri zeharbidea eraberritzeko obrengatik aldatu behar izan da behin baino gehiagotan zirkulazioaren antolaketa. Orain, behin betiko geratuko da asteburuetarako oinezko gune modura, Udal Kudeaketa Batzordeak jakin eragin duenez.