Antzar jokoan izena emateko epea zabalik
2011ko inauterietako antzar jokoan parte hartzeko epea zabaldu da. Interesa dutenek, datorren otsailaren 15erako izena eman behar dute udaletxeko harrera lekuan bertan, jendaurreko ordutegian. Telefonoz (946167454) edo e-mailez be eman daiteke izena ud...
2011ko inauterietako antzar jokoan parte hartzeko epea zabaldu da. Interesa dutenek, datorren otsailaren 15erako izena eman behar dute udaletxeko harrera lekuan bertan, jendaurreko ordutegian. Telefonoz (946167454) edo e-mailez be eman daiteke izena udala@markina-xemein.comhelbide elektronikora idatzita. Parte hartzeko bete beharreko baldintzak, hauexek dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta zaldia norberak ipintzea.
Beste alde batetik, aurtengo Inauteri domekan be herri bazkaria egongo da, eta bertara joateko izena eman nahi dutenek hile honen 25era orduko egin beharko dute Uhagonen edo Udaletxeko harrera-lekuan. 20 euro ordaindu behar dira bazkariagatik eta diru kopuru hori izena ematerakoan utzi behar da. Bazkaria, martxoaren 6an izango da, eguerdiko 14:30etan.
Bazkaria, Bekobenta Eskolako jantokian egingo da bertan sartzen direnak baino gehiago apuntatu ezik.