Arte erakusketa antolatuko du Udalak aurten be
2011ko uztailean eta abuztuan egingo den arte erakusketan parte hartzeko deia egin du Lekeitioko Udalak. Iaz legez, era askotako alorrak jorratzen dituzten artistengana ailegatu nahi dute. Pintura erakusketak Eskolape erakusketa gelan egingo dira uztai...
2011ko uztailean eta abuztuan egingo den arte erakusketan parte hartzeko deia egin du Lekeitioko Udalak. Iaz legez, era askotako alorrak jorratzen dituzten artistengana ailegatu nahi dute.
Pintura erakusketak Eskolape erakusketa gelan egingo dira uztailaren 4tik 17ra eta Barandiaran aretoan uztailaren 18tik abuztuaren 21era. Erakustaldi bakoitzak aste bi edo astebete iraungo du, parte-hartzaileen arabera beti be, eta erakusketak 19:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik .
Erakustaldia hasi aurretik, maiatz amaiera aldean, parte-hartzaileen berri emango dute. Zerrenda bat, argazkiak, artistaren Curriculuma edo artistak egoki ikusten duena jarriko dute ikusgai Kultur etxeko Bulego Orokorrean.
Bestalde, antolatzaileek jakitera eman dutenez, margolarien asmoa lanak saltzea bada, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak 130 euro kobratuko dizkio margolariari kultur aretoaren alogeragatik.
Interesa dutenek, izena emateko epea zabalik edukiko dute martxoaren amaierara arte Kultur Etxeko Bulego Orokorrean edo bertara telefonoz deituta.
Maiatzaren amaieran zozketa bat egingo dute antolatzaileek parte-hartzaileak hautatzeko. Lekeitiarrek eta eskualdekoek lehentasuna izango dutela aurreratu dute.