Herritarren parte-hartzea bermatuko duen protokoloa lantzen dabil Lekitto Bixirik
Oinarrizko tresna izango den protokolo bat sortzen dabil Lekitto Bixirik plataforma. Herriaren parte hartzea eta erabakitzeko aukera bermatuko lukeen mekanismoa. Lehen zirriborroa egin zuten, orain, eragile desberdinekin batzen hasi dira horien ekarpenak jasotzeko. Helburu nagusi bi ditu Lekitto Bixirik plataformak: Gardentasuna herriaren oneritzia behar duten proiektuen aurrean eta parte-hartzea herritarren aldetik. Gardentasuna lortzeko, informazio trukaketa ahal denik eta osoena eta erabilterrazena izan dadin lan egitea dute asmoa. Herriaren eragina izan dezaketen erabakien gainean parte-hartzea bermatzeko, berriz, herritarren parte hartze aktiboa bermatuko duten sistemak bilatzen dabiltza. Azken hori lortzeko, herritarren parte-hartzea bermatzeko, protokolo bat sortze abeharrezko ikusi zuen plataformak. Horrela, beste herritar batzuekin batu eta hamar laguneko talde bat osotu zuten lehenengo zirriborroa egiteko. Zirriborroa egokia dela ikusten dute, baina herriak horretaz be zeresana eduki behar duela uste dute. «Hamar lagun adierazgarri batu ziren eta ondorio batzuk atera zituzten, baina zabalagoa izatea nahi dugu», esan dute. Bide horretan, eragile desberdinekin batzen hasi dira. Iturriotzeko 2. batxilerrekoekin eta ezker Abertzaleagaz batu dira eta aurrerantzean beste batzuekin egoteko asmoa agertu dute. «Herritarren parte hartzea bermatzeko, eragileekin batu ondoren, banakoengana be ailegatu nahi dugu», zehaztu dute. Sahiesbidearen inguruan batutako taldea, gero Lekitto Bixirik bilakatu zen. Orduan ikusi zuten herriko erabakietan parte hartzeko beharra zegoela. [...]
Oinarrizko tresna izango den protokolo bat sortzen dabil Lekitto Bixirik plataforma. Herriaren parte hartzea eta erabakitzeko aukera bermatuko lukeen mekanismoa. Lehen zirriborroa egin zuten, orain, eragile desberdinekin batzen hasi dira horien ekarpenak jasotzeko.
Helburu nagusi bi ditu Lekitto Bixirik plataformak: Gardentasuna herriaren oneritzia behar duten proiektuen aurrean eta parte-hartzea herritarren aldetik. Gardentasuna lortzeko, informazio trukaketa ahal denik eta osoena eta erabilterrazena izan dadin lan egitea dute asmoa. Herriaren eragina izan dezaketen erabakien gainean parte-hartzea bermatzeko, berriz, herritarren parte hartze aktiboa bermatuko duten sistemak bilatzen dabiltza.
Azken hori lortzeko, herritarren parte-hartzea bermatzeko, protokolo bat sortze abeharrezko ikusi zuen plataformak. Horrela, beste herritar batzuekin batu eta hamar laguneko talde bat osotu zuten lehenengo zirriborroa egiteko. Zirriborroa egokia dela ikusten dute, baina herriak horretaz be zeresana eduki behar duela uste dute. «Hamar lagun adierazgarri batu ziren eta ondorio batzuk atera zituzten, baina zabalagoa izatea nahi dugu», esan dute.
Bide horretan, eragile desberdinekin batzen hasi dira. Iturriotzeko 2. batxilerrekoekin eta ezker Abertzaleagaz batu dira eta aurrerantzean beste batzuekin egoteko asmoa agertu dute. «Herritarren parte hartzea bermatzeko, eragileekin batu ondoren, banakoengana be ailegatu nahi dugu», zehaztu dute.
Sahiesbidearen inguruan batutako taldea, gero Lekitto Bixirik bilakatu zen. Orduan ikusi zuten herriko erabakietan parte hartzeko beharra zegoela. Horregaitik ikusten dute protokolo baten beharra. «Lekeition aurrera eramaten diren obra proiektu edo erabaki handi guztiek eragin zuzena dutelako herritarrengan.Erabaki hauek era partehartzaile batean hartzea beharrezkoa delako», diote.
Beraz, era horretako auzien aurrean protokoloa aktibatuko litzateke eta gardentasunez kudeatu. «Herriaren oniritzia behar duten erabaki guztien aurrean aplikatuko litzateke protokoloa», azaldu dute.
Gardentasuna eta parte-hartzea bermatu behar da Lekitto Bixiriken iritziz. «Gardentasuna ezinbestekoa da etorri al diren proiektu desberdinetan, etxebizitza, kirola, aisialdia. Herria defendatzeko modu bat da eta eraikitzailea izan behar du», diote.
Plataforma lan taldeetan banatuta dago, baina, hilero batzen dira gaiak danen artean partekatzeko. Gainera, asanblada horietan parte-hartzea erabat irekia dela azpimarratu dute. Azkenengo bilera joan den barikuan eduki zuten.