Igor Romerok ukondo biak hautsi ditu Mallorcan erorita
Caja Ruraleko txirrindulari mutrikuarrak denboraldiaren lehen zatia galduko du, jende askoren arteko eroriko baten ondorioz. Caja Rural taldeko zuzendari Eugenio Goikoetxeak azaldu du Mallorcako kontzentrazioan gertatutako erorikoa: jaitsiera batean iz...
Caja Ruraleko txirrindulari mutrikuarrak denboraldiaren lehen zatia galduko du, jende askoren arteko eroriko baten ondorioz. Caja Rural taldeko zuzendari Eugenio Goikoetxeak azaldu du Mallorcako kontzentrazioan gertatutako erorikoa: jaitsiera batean izan da, frenoa ukitu beharrik ere ez zegoen bihurgune batean, hezetasunak eta asfaltoaren zikinkeriak eragin dute hamabi txirrindulari erortzea bata bestearen atzetik. Autotik irten garenean laguntzera, ia-ia ezin ginen zutik ere egon, hain labainkorra egonda”.
Igor Romerok beso biak dauzka lotuta eta geldirik. “Gauza guztietarako beharko du laguntza, baina horrek baino min gehiago eman dio profesionaletara itzultzeko hainbesteko ilusioarekin egonda, kanpaina hasi ezinik geratu beharra. Baina, urtea luzea da oraindik, hori pentsatu behar da”, esan du taldeko zuzendariak.
Igor Romeroz gain Javier Morenok ere etxera bueltatu beharko du Mallorcatik, errotulan derrame handi bat izan duelako.