Lekeitioko Ikastolaren ibilbidearen gaineko argazki erakusketa zabalduko dute gaur Eskolapeko aretoan
Boga! Ibilaldi Kulturalaren barruan, Lekeitioko Ikastolaren ibilbideko argazkiak ikusi ahalko dira gaur hasi eta otsailaren 11ra arte Eskolapeko erakusketa aretoan. Santa Ageda bezperako kantariek Eskolapean, azken katua egindakoan zabalduko ditu ateak...
Boga! Ibilaldi Kulturalaren barruan, Lekeitioko Ikastolaren ibilbideko argazkiak ikusi ahalko dira gaur hasi eta otsailaren 11ra arte Eskolapeko erakusketa aretoan. Santa Ageda bezperako kantariek Eskolapean, azken katua egindakoan zabalduko ditu ateak Ibilian Ibilian, Bidea Eginez erakusketak.
60. hamarkadatik hasi eta gaur egunera arteko argazkiak izango dira batez be erakusketaren mamia. Hala ere, arropa eta beste euskarri batzuk be aurkitu ahalko direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Danetara 100 bat argazki egongo dira ikusgai, eta argazki horiek guztiak, ikastolaren erronken arabera sailkatu dituzte. «Herri ekimenez sortu zala, elkarkidetza… ikastolaren irizpide eta erronken arabera banatu ditugu», azaldu dute. Era horretan, sei multzotan banatuta daude argazkiak: Herri ekimenez sortua, Euskal Kulturaren bultzatzaile ¬jaiak eta folklorea¬, Elkarlenean, Proiektuak eta eredu pedagogikoa, Elkarkidetza eta Beste ikastola batzuekin sarean.
Ikastolaren erakusketa zabalik egongo da astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu domeketan, berriz, 12:00etatik 14:30era.