Xeber Uribe preso politikoa behin-behineko askatasunean
Xeber Uribe preso politiko ondarrutarra pasa den zapatu goizaldeko 4etan ailegatu zen herrira, eta Kale Kutzean emon zioten hainbat herritarrek lehen ondoetorria. Ordukoa da irudia. Ezusteko albistea izan zen Uriberen behin-behineko askatasuna, bezpera...
Xeber Uribe preso politiko ondarrutarra pasa den zapatu goizaldeko 4etan ailegatu zen herrira, eta Kale Kutzean emon zioten hainbat herritarrek lehen ondoetorria. Ordukoa da irudia. Ezusteko albistea izan zen Uriberen behin-behineko askatasuna, bezpera goizean aurrez aurreko bisitan egon baiziren senideak. Bueltan Briviescan (Burgos) zetozela jaso zuten atzera bere bila itzultzeko deia. Uribek bere pasaportea entregatu behar izan du eta hamabost egunero sinatu beharko du ertzainetxean. Hilaren 17an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute. Iazko urtarrilaren 26an atxilotu zuen Ertzaintzak ETArekiko lotura egotzita. Sarekada berean beste zortzi pertsona ere atxilotu zituzten. Guztiek salatu zuten tratu txarrak jasan izana.