Bizkaiko igerilarien topalekua izan da Ondarroa
XX. Ondarru Igeriketa Saria jokatu da asteburuan. 8 urtetik hasi eta master mailako igerilari nagusienak barne, Ondarroan batu dira asteburuan Bizkaiko 230 igerilari inguru, XX. Ondarru Sariaren bila. Ondarru Igeri Taldeagaz batera, Markina-Xemeingo At...
XX. Ondarru Igeriketa Saria jokatu da asteburuan. 8 urtetik hasi eta master mailako igerilari nagusienak barne, Ondarroan batu dira asteburuan Bizkaiko 230 igerilari inguru, XX. Ondarru Sariaren bila.
Ondarru Igeri Taldeagaz batera, Markina-Xemeingo Atxondo taldea, Bilboko Los Angeles taldea eta Sopelakoa aritu ziren uretan leĆan. Estilo guztietan egin ziren probak.
Taldekakoa izaten da Ondarroako probako sari nagusia, eta Sopela izan zen irabazle. Bigarren sailkatua herriko taldea izan zen, hirugarrena Bilbokoa eta laugarrena Atxondo. Indibidual mailako sari banaketan, barriz, Ondarroako hamahiru gazte igo ziren podiumera.
Hurrengo hitzordua, Bizkaiko Txapelketa
Datorren asteburuan jokatuko da Bizkaiko Igeriketa Txapelketa indibidual mailan, Santurtzin. Han izango dira ondarrutarrak zazpi-zortzi igerilari joango dira, 12 eta 16 urte bitartekoak.