Gorputz kaligrafiak ipini ditu ikusgai Iñigo Benito Molinerok
Performance bategaz aurkeztu zuen bere erakusketa Iñigo Benito Molinerok. Aurkezpen berezia erakusketa berezirako. Arte ederretako lizentziatura amaitzen dabilen gazteak gorputz kaligrafien gaineko erakusketa kaleratu du bere jaioterrian, Markina-Xeme...
Performance bategaz aurkeztu zuen bere erakusketa Iñigo Benito Molinerok. Aurkezpen berezia erakusketa berezirako. Arte ederretako lizentziatura amaitzen dabilen gazteak gorputz kaligrafien gaineko erakusketa kaleratu du bere jaioterrian, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.
Joan den abendu osoa kaleko anonimoen hizkiak batzen ibili zen Iñigo Benito. Bere gorputza euskarri bezala erabiliz, pertsona anonimoei bertan idatziz nahi dutena adierazteko aukera emon zien. Argazkia lotura moduan hartuta, momentu hori, ekintza hori irudikatu du bere ikuspegian oinarrituta.
Fisikako formuletatik agurretara, denetarik idatzi diote, eta momentu hori itzuli du Iñigo Benitok bere perspektibatik. Tatuaia kontzeptua eta literatura bat egin ditu, eta, japonieraz ikasten dabilenez, momentuaren muina deskribatu du japonieraz.
Bilboko metrotik zorabiatuta atera zen neska batek idatzitakoa jaso du beste batzuren artean. «Zorabiatuta zegoela-eta laguntzeko eskatu, eta bere istorioa kontatu zidan. Zer edo zer idazteko eskatu nion nik, eta eskerrak emoten idatzi zuen», azaldu du Benitok. «Ez dago prestatuta, bat batean sortzen dena da», dio.
Hainbat lagunen berbak bildu zituen bere gorputzeko ataletan, baina horietako hamazortzi aukeratu ditu Uhagoneko tabernan otsaila osoan ikusgai egongo den erakusketan jartzeko.