Korrikaren aurkezpena eguenean egingo dute
Ondarroako talde eta herritarrei zabalik dago Korrikaren inguruko lanak partekatzeko atea. Ondarroak abiatuko du inguruon Korrika prestatzeko, girotzeko eta laguntzeko lanen lasterkaldia. Eguenean, hilaren 10ean, egingo dute Korrika batzordea sortzeko ...
Ondarroako talde eta herritarrei zabalik dago Korrikaren inguruko lanak partekatzeko atea. Ondarroak abiatuko du inguruon Korrika prestatzeko, girotzeko eta laguntzeko lanen lasterkaldia. Eguenean, hilaren 10ean, egingo dute Korrika batzordea sortzeko eta Korrika bera aurkezteko lehenengo batzar zabala. AEK euskaltegian bertan ipini dute hitzordua, Guzur Etxeko laugarren solairuan, 19:00etan.
Herriko gizarte, kultur eta kirol taldeei jakin eragin die AEK-k Korrikaren prestaketarako deiaren barri; «baina edozein herritarrentzako be atea zabalik dago, taldean etorri zein bere bostean egin», gogoratu dute.
Denda eta kultur ekitaldiak
Korrikaren materialagaz denda ipiniko dute abantean Udal Erakusketa Aretoan, martxoaren 14tik apirilaren 17ra. Korrikaren aldeko kuestazioa, barriz, Artelaneko hankapaluekin lagunduta egingo da, apirilaren 3an.
Kultur ekitaldiek ere girotuko dute euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren etorrera. Esate baterako Patxi Saizek bere disko barriaren aurkezpena egingo du apirilaren 2an, Kafe Antzokian.
Korrika Txikia apirilaren 10ean, domekaz izango da, eta Korrika bera amaitu bezperan, apirilaren 17ko goizaldean, igaroko da Ondarroatik, Mutrikurantz, Donostiara bidean.