Lapurreta eta osteko saiakera ugari egon dira
Mutrikun ez du etenik lapurreten boladak. Tabernak eta denda bat izan dira lapurren jomuga oraingoan. Azken gertaera domeka gauean izan zen, Bodegoia tabernan. Makina txanponjalea apurtu zuten eta bertako dirua eraman; txiskeroak eta txikleak ere ostu ...
Mutrikun ez du etenik lapurreten boladak. Tabernak eta denda bat izan dira lapurren jomuga oraingoan. Azken gertaera domeka gauean izan zen, Bodegoia tabernan. Makina txanponjalea apurtu zuten eta bertako dirua eraman; txiskeroak eta txikleak ere ostu zituzten. Tresna elektronikoak eta edariak, ordea, ez zituzten ebatsi.
Antzeko jokamoldea gertatu zen Kulixka tabernan ere orain dela bi aste. Han ere makina txanponjaleko dirua ostu zuten. Kulixkako lapurretaren gau berean Batzokiko tabernan sartzeko saiakera ere egin zuten lapurrek, baina ez zuten lortu. Gauza bera gertatu zitzaien Goiti Bera tabernan ere. Atea bortxatu zuten, baina ez zuten sartzerik lortu. Azkenik, Txinako produktuen bazar dendan ere lapurretan egin zuten aurreko astean. Kristala hautsita sartu ziren bertara ostera.
Salaketak jarrita daudela baieztatu du Ertzaintzak eta ikerketak martxan, baina momentuz ez dute inor atxilotu gertaera hauekin lotuta.