Markina-Xemeingo Atletismo Taldea Euskadiko Txapeldun geratu da
Zapatuan, Anoetan lehiatu zen Atletismoarekin gozatuz lehiaketan, Euskadiko Txapeldun geratu zen Markina-Xemeingo Atletismo taldea. Izaro Telleriak, Irati Agirregomezkortak, Nahia Ibarzabalek, Udane Barinagarrementeriak eta Iziar Lejarzegik osatu zuten...
Zapatuan, Anoetan lehiatu zen Atletismoarekin gozatuz lehiaketan, Euskadiko Txapeldun geratu zen Markina-Xemeingo Atletismo taldea. Izaro Telleriak, Irati Agirregomezkortak, Nahia Ibarzabalek, Udane Barinagarrementeriak eta Iziar Lejarzegik osatu zuten taldea garaile geratu zen hainbat probatan postu onak eskuratu eta gero.
Hiru froga desberdin egin behar izan zituzten atleta bakoitzak puntuak lortzeko. 60 eta 1000 metroko lasterketak, pisu jaurtiketa, 60 metro heziak, altuera jausia, 2000 metroko martxa eta erreleboak . Finala ez zen erraza izan, lehia handia egon zen-eta parte-hartzaileen artean. Halan, lehenengo bi taldeen arteko sailkapena estu-estua izan zen, baina Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko neskek puntu bakoitza gogor eta kiroltasunez borrokatu zuten, saria lortu arte.
Euskadiko Txapelketa eskuan, itxaron egin beharko du Markina-Xemeingo taldeak Espainiako finalista izan diren jakiteko, sailkapen hori beste era batera egiten da eta. Dena dela, «poz-pozik» agertu da taldea lortutako garaipenagaz.