Ronanen alde abestu dute
Hainbat eta hainbat abeslari irten ziren kalera Santa Ageda bezperan. Kantatu eta poltsak bete zituzten. Batzuek, gainera, egitasmo bereziei laguntzeko asmoz. Euren artean, Lekeition, Ronan Murphy gazteari laguntzeko kantuan irten zuen 65 laguneko tald...
Hainbat eta hainbat abeslari irten ziren kalera Santa Ageda bezperan. Kantatu eta poltsak bete zituzten. Batzuek, gainera, egitasmo bereziei laguntzeko asmoz. Euren artean, Lekeition, Ronan Murphy gazteari laguntzeko kantuan irten zuen 65 laguneko taldeak. 20:00etatik 22:30era ibili ziren kantuan herria guztian zehar, eta herritarren laguntzari esker 1.700 euro batu zituzten, lekeitiar gazteari bipiestadorea erosteko. Emandako laguntza guztia eskertu dute abeslariek.