Lezandipeko kobaren eta Lezateko errekaren lotunearen bila dabiltza
Taldekoek aspalditik duten amets bat bete guran dabiltza Adeseko kideak: Lezandipeko kobak eta Lezateko errekak bat egiten duen puntua topatu guran. Lezandipeko kobaren existentzia ezaguna zen Okamika auzokoentzat. «Bide zahar baten ondoan zegoela esan ziguten eta gutxi gora behera non zegoen seinalatzen ziguten, baina galduta zeuden, bai bidea, baita koba ere», azaldu dute Adesekoek. Koba bilatu ez ezik, esploratu ere egin dute. Abuztuan hasi ziren lan horretan, eta gaur egun, bost orduko bidean duten esplorazio punta. «Eguneko beharra amaitu eta atzera egitea tokatzen zaizun puntuari deitzen diogu esplorazio punta. Noraino heldu zarenari», azaldu dute. «Intentsiteari dagokionean, Anboto lau aldiz igo eta bajatzeagaz konpara daiteke orain arte egindako bidea». Ziurtasunik ez Leizandipeko kobazuloaren ezaugarriengatik, norabidearengatik eta esplorazioaren nondik norakoengatik Lezateko errekagaz bat egiteko aukera asko daudela uste dute Adesekoek. «Ez daukagu ziurtasunik, baina saiatzen ez bagara inoiz ez dugu jakingo». Momentuan, bost orduko bidean sartu eta aurrera egiteko moduaren bila dabiltza. «Batzuk harriak-eta baztertzen dabiltza eta beste batzuk eskalatzen ari dira». Adesekoek buru belarri sartuta daude Leizandipeko kobaren esplorazioan; lehentasuna emon diote. Hurrengo hilabetetan ere Leizandipen aritzeko asmoa dutela iragarri dute. «Badakigu galeria handiak daudela eta haietara heltzeko bidea topatu guran gabiltza». Aurrez ere topo egin dute tamaina handiko galeriekin. «Ideia [...]
Taldekoek aspalditik duten amets bat bete guran dabiltza Adeseko kideak: Lezandipeko kobak eta Lezateko errekak bat egiten duen puntua topatu guran.
Lezandipeko kobaren existentzia ezaguna zen Okamika auzokoentzat. «Bide zahar baten ondoan zegoela esan ziguten eta gutxi gora behera non zegoen seinalatzen ziguten, baina galduta zeuden, bai bidea, baita koba ere», azaldu dute Adesekoek.
Koba bilatu ez ezik, esploratu ere egin dute. Abuztuan hasi ziren lan horretan, eta gaur egun, bost orduko bidean duten esplorazio punta. «Eguneko beharra amaitu eta atzera egitea tokatzen zaizun puntuari deitzen diogu esplorazio punta. Noraino heldu zarenari», azaldu dute. «Intentsiteari dagokionean, Anboto lau aldiz igo eta bajatzeagaz konpara daiteke orain arte egindako bidea».
Ziurtasunik ez
Leizandipeko kobazuloaren ezaugarriengatik, norabidearengatik eta esplorazioaren nondik norakoengatik Lezateko errekagaz bat egiteko aukera asko daudela uste dute Adesekoek. «Ez daukagu ziurtasunik, baina saiatzen ez bagara inoiz ez dugu jakingo».
Momentuan, bost orduko bidean sartu eta aurrera egiteko moduaren bila dabiltza. «Batzuk harriak-eta baztertzen dabiltza eta beste batzuk eskalatzen ari dira».
Adesekoek buru belarri sartuta daude Leizandipeko kobaren esplorazioan; lehentasuna emon diote. Hurrengo hilabetetan ere Leizandipen aritzeko asmoa dutela iragarri dute. «Badakigu galeria handiak daudela eta haietara heltzeko bidea topatu guran gabiltza». Aurrez ere topo egin dute tamaina handiko galeriekin. «Ideia bat egiteko Mutrikuko parrokia erraz asko sartuko litzatekeen galeriatan egonak gara», aitatu dute. «Horrelakoetan oso txiki sentitzen da bat».