Taldekoek aspalditik duten amets bat bete guran dabiltza Adeseko kideak: Lezandipeko kobak eta Lezateko errekak bat egiten duen puntua topatu guran. Lezandipeko kobaren existentzia ezaguna zen Okamika auzokoentzat. «Bide zahar baten ondoan zegoela esan ziguten eta gutxi gora behera non zegoen seinalatzen ziguten, baina galduta zeuden, bai bidea, baita koba ere», azaldu dute Adesekoek. Koba bilatu ez ezik, esploratu ere egin dute. Abuztuan hasi ziren lan horretan, eta gaur egun, bost orduko bidean duten esplorazio punta. «Eguneko beharra amaitu eta atzera egitea tokatzen zaizun puntuari deitzen diogu esplorazio punta. Noraino heldu zarenari», azaldu dute. «Intentsiteari dagokionean, Anboto lau aldiz igo eta bajatzeagaz konpara daiteke orain arte egindako bidea». Ziurtasunik ez Leizandipeko kobazuloaren ezaugarriengatik, norabidearengatik eta esplorazioaren nondik norakoengatik Lezateko errekagaz bat egiteko aukera asko daudela uste dute Adesekoek. «Ez daukagu ziurtasunik, baina saiatzen ez bagara inoiz ez dugu jakingo». Momentuan, bost orduko bidean sartu eta aurrera egiteko moduaren bila dabiltza. «Batzuk harriak-eta baztertzen dabiltza eta beste batzuk eskalatzen ari dira». Adesekoek buru belarri sartuta daude Leizandipeko kobaren esplorazioan; lehentasuna emon diote. Hurrengo hilabetetan ere Leizandipen aritzeko asmoa dutela iragarri dute. «Badakigu galeria handiak daudela eta haietara heltzeko bidea topatu guran gabiltza». Aurrez ere topo egin dute tamaina handiko galeriekin. «Ideia [...]
«Geologikoki albiste handiegia ez den arren, kurioso bada aurkikuntza. Azken 25 urtean ez da ezer aurkitu eta». Horrenbestez emon dute Lamiñetan aurkitutako galerien barri Ades taldekoek . Aurrerapen teknikoek ahalbideratu dute aurkikuntza: «Teknik...
Barikuan hasi eta astelehenera arte iraungo dute Ispasterko zaldi-mando probek. Egun denetan parte hartuko dutenak kontuan hartuta, hamairu izango dira, aurten ere, probetan parte hartuko dutenak. Parte-hartzaileek herriko harriagaz egin beharko dute b...
Ondarroako Bai Udalbiltzari Sareak aldarrikapena eta ospakizuna uztartu ditu Udalbiltza aurrera! leloagaz egindako ekitaldian. Jendetza polita batu zen zapatu eguerdian Alamedan. Loren Arkotxa Udalbiltza auzian absolbitu barria den Ondarroako alkate oh...
Emon daiteke jada izena maiatzaren 29ko Ibilaldia jaian laguntzeko; bestetik, Radixu irratian ‘Boga!’ irratsaioa hasiko da zapatuan. 1.500 lagun baietz! Horra hor Ibilaldiaren erronka. Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen jai han...
Mutrikuko Musika Bandako lagun edo bazkide izan ahal izango dute nahi duten guztiek aurrerantzean. Bazkidetzak egiteari ekin dio, lehenengo aldiz, musika bandak, beste herri batzuetako banden esperientziari jarraituz. «Jendeari aukera eman nahi diogu bandara gerturatzeko eta hurbilago sentitzeko. Bide batez, kontzertu berezietarako sarrerak-eta zozkatuko ditugunez, zaletasuna zabaltzeko beste modu bat iruditzen zaigu. Ia jendea gehiago animatzen den horrela kontzertuetara joaten», azaldu du Karlos Escudero bandako zuzendariak. Grabaketak eta zozketak Urteko 15 eurokoa izango da bazkideentzako kuota. Horren truke, Mutrikuko Musika Bandak urte horretan joko dituen hiru kontzertutako grabazioak jasoko dituzte; udaberriko kontzertua, udakoa eta Santa Zeziliakoa izango dira zuzeneko grabaketan eskainiko dituztenak. Horrez gain, Santa Zeziliako kontzertuan bazkide guztien artean zozketa egingo da. Zozketa horren sariak, Donostiako Kursaalean edo Bilboko Euskalduna jauregian izango den goi mailako kontzertu baterako bi sarrera eta hiri horretako jatetxe batean bi pertsonentzako afaria izango dira. Bazkide egiteko moduak Bazkide egiteko eskari orriak Mutrikuko Musika Bandaren kontzertuetan bete ahal izango dira. Baina, horrez gain, hainbat taberna eta dendetan ere banatu dituzte: Kulixkan, Aranzubin, Batzokian, Subeltzen, Goiti-Beran, Loretxun, Zubiaramen, Erdiko mertzerian eta Mila frutadendan. Kuotaren ordainketa eskura egin daiteke aipatu lekuetan eskarri orria lagatzerakoan, edo bestela bankuko transferentzia bidez, orrian bertan ageri den kontu korrontearekin. Posta elektronikoz [...]
Krisiaren aurkako 2011ko planaren berri emango du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak barikuan, Debegesaren egoitzan, Eibarko Azitain industrialdean. Berarekin batera ariko da azalpenak ematen Pello Gonzalez ogasun diputatua. Goizeko 9:30ean hasik...