Ibilaldi egunerako 1.500 boluntario lortzeko erronka
Emon daiteke jada izena maiatzaren 29ko Ibilaldia jaian laguntzeko; bestetik, Radixu irratian ‘Boga!’ irratsaioa hasiko da zapatuan. 1.500 lagun baietz! Horra hor Ibilaldiaren erronka. Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen jai han...
Emon daiteke jada izena maiatzaren 29ko Ibilaldia jaian laguntzeko; bestetik, Radixu irratian ‘Boga!’ irratsaioa hasiko da zapatuan. 1.500 lagun baietz! Horra hor Ibilaldiaren erronka. Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen jai handia Ondarroan, eta egun horretan beharra egiteko esku asko beharko dituzte. Aurtengo Ibilaldiaren leloa Boga! denez, traineru baten irudia erabili dute antolatzaileek laguntzarako deia egiterakoan be: «Sartu gure trainerura eta danok batera egingo dugu Boga!», diote.
Hainbat «baliza» ipini dituzte aukeran «bakoitzak nahi duen lekuan emon dezan ziaboga»: edarien eta janarien txosnak, jantokia, garbiketa, zozketa txartelen salmenta, kafeen txosna, aparkalekuak, zainketa, sarrerak eta informazioa, litxarreriak eta izozkiak saltzen, erropa dendak, muntaia eta desmuntaia, zirkulazioa, garraioa edo eta pegatinak ipintzen, horietan guztietan egin beharko da beharra.
Izena emoteko hainbat aukera ireki dute: Lekeitioko eta Ondarroako Ibilaldia dendetan, 94 683 14 16 telefonoan edo eta ibilaldia@ikastola.net helbide elektronikora idatzita, esate baterako. «Lea-Artibai eta Mutrikuko herritar guztiei zabalik dago Ibilaldian laguntzeko aukera», gogoratu dute antolatzaileek.
‘Boga!’ irratsaioa, zapatuan hasita
Bestetik, zapatu honetan hasita, zapaturo Radixu irratian Boga! irratsaioa egingo dute Ibiladiaren inguruko albiste eta deialdi guztiekin, 12:00etatik 13:30era, FM 105.5ean.