Ondarroako Hitza 2011-02-09 19:39:36
«Geologikoki albiste handiegia ez den arren, kurioso bada aurkikuntza. Azken 25 urtean ez da ezer aurkitu eta». Horrenbestez emon dute Lamiñetan aurkitutako galerien barri Ades taldekoek . Aurrerapen teknikoek ahalbideratu dute aurkikuntza: «Teknik...
«Geologikoki albiste handiegia ez den arren, kurioso bada aurkikuntza. Azken 25 urtean ez da ezer aurkitu eta». Horrenbestez emon dute Lamiñetan aurkitutako galerien barri Ades taldekoek .
Aurrerapen teknikoek ahalbideratu dute aurkikuntza: «Teknika berriei esker lehen ezinezkoa edo zorokeria zena, gaur egun posible da». Paretean gora eskalatuta egin dute aurkikuntza. «Esploratutzat jotzen zen. Ez dago horrelakorik esaterik!».
Bizkaiko kobarik ezagunenak
Miloi auzoan dago Lamiñetako sistema. Berriatuko ia koba gehienak daude bertan. Izan be, Miloi bi kilometro karratu dituen karst txiki bat da. «Duela 150 urtetik ezagutzen dira eta duten kokapena gaineratuta, Bizkaiko kobarik ezagunak dira».
XIX. mendearen amaieran, errepidea egitean, bistaratu ziren kobak. Adan de Yarza lekeitiarra izan zen ingurua esploratu zuen lehena.
Bi kobazulo dira ezagunenak: Atxurrakoa eta Armiñakoa. «Hain ezaguna izateak eta hainbate bisitari edukitzeak, alde txarrak baditu: kobak hondatuta daude eta zikinkeria asko dago. Halan eta be, oso ederrak dira».