28 postu egongo dira zapatuko Zuhaitz, landara eta baserri tresnen azokan
Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresneriaren azoka ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen. 10:00etan hasi eta 14:00ak arte ohiko azokagaz gainera, baserriko tresnak eta landarak ikusi eta erosi ahalko dira Zelaiaren beheko partean. Danetara, salmenta zuzen...
Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresneriaren azoka ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen. 10:00etan hasi eta 14:00ak arte ohiko azokagaz gainera, baserriko tresnak eta landarak ikusi eta erosi ahalko dira Zelaiaren beheko partean.
Danetara, salmenta zuzeneko 28 postu egongo dira, eta euretako hemeretzi izango dira euren produktuak saltzera joango diren nekazal ataleko ekoizleak.
Azokan, zazpi landara mintegi egongo direla jakitera eman du azoka antolatzen duen Lea Artibai Amankomunazgoak. Euren artean, Lezamako Magalarte, Zaldibarko Areitio eta Belar, AbadiƱoko Murueta, Zarauzgo Blasenea, Tafallako El MontaƱes eta Usurbilko Aranburu. Beste urte batzuetan lez, ekoizleek, landara, lora eta fruta arbolak izango dituzte batez be azokan. Sagarrondo, gaztainondo, madariondo eta okanak beste batzuren artean.
Horietaz gainera, ardi eta gaztadun lau ekoizle, ogi eta gozogintzako ekoizle bat, ahate produktuen ekoizle bi, ezti ekoizle bi, txerrikien ekoizle bat, baserri tresneriaren saltzaile bi eta makiladun artisau bat egongo dira azkokan besteak beste.
Bestalde, Ekozain ekologia taldeak taloak egiten irakasteko postu bat jarriko du eta saldu be egingo dituzte.