7.500 kilo, Saharara
Saharar errefuxiatuentzako 7.500 kilo janari batu dira Lea-Artibaiko herrietan, Ean eta Bedaronan. Janariak Bilboko biltegira bidali dituzte, eta otsailaren 19an irtengo du VII. Euskal Karabanak. Orain dela hamar urtetik egiten duten legez, Lea-Artibai...
Saharar errefuxiatuentzako 7.500 kilo janari batu dira Lea-Artibaiko herrietan, Ean eta Bedaronan. Janariak Bilboko biltegira bidali dituzte, eta otsailaren 19an irtengo du VII. Euskal Karabanak.
Orain dela hamar urtetik egiten duten legez, Lea-Artibaiko Sahela elkarteak janaria batu du aurten be, saharar errefuxiatuei bidaltzeko. Ondarroan, 1.200 kilo janari eta 300 kilo arropa batu dituzte, Markina-Xemeinen be 1.200 kilo inguru, Lekeition 1.300 kilo eta Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Berriatua, Amoroto, Ea eta Bedaronan 350 eta 400 kilo artean ibili direla jakitera emon dute Sahelakoek.
Elkartea «pozik» agertu da aurten batutakoagaz. Urtetik urtera kopurua gehitzen doala azaldu dute, eta horretaz gainera, kontzientziazioa be bai. «Sarritan eskolek aurrea hartzen digute. Euren dinamikaren barruan sartu dute Sahararen aldeko bilketa», azaldu dute Sahelakoek.
Herrietako supermerkatu, denda eta eskoletan batu dira janariak, eta karabana aurrera eroateko Erabil enpresaren eta Kofradiaren laguntsuna be eduki dute. «Erabilek janaria eroateko kaxak emoten dizkigu eta Kofradiak paletak eta plastikoak», jakitera emon dute.
Gainera, Zaletxuak koadrilak lagundu dio Sahelari kaxa horiek batu den jateko guztiagaz betetzen.
Bestalde, Lekeitioko EAri be eskerrak emon nahi izan dizkiote, «bigarren urtez karabanari laguntzeko santa eskean urten duelako».