Marmelada eta landare kontserba ikastaroa dago Ziortza-Bolibarren
«2012a orduko etxeko marmelada kontsumitu ahal izateko aukera» luzatu dute EHNEk eta Aranbaltz Elkarteak elkarlanean prestatutako ikastaroagaz. Maarmelada egiteaz batera, landareak kontserbatzen be ikasiko dute izena emoten dutenek. Ikastaroa Maite A...
«2012a orduko etxeko marmelada kontsumitu ahal izateko aukera» luzatu dute EHNEk eta Aranbaltz Elkarteak elkarlanean prestatutako ikastaroagaz. Maarmelada egiteaz batera, landareak kontserbatzen be ikasiko dute izena emoten dutenek.
Ikastaroa Maite Angoitiak emongo du, eta otsailaren 14an hasiko da. Saioak, astelehenetan, Iruzubietako Eskoletxe Elkartean izango dira, eta sei saio egongo dira. Ordutegiari dagokionean, 16:00etatik 19:30era izango da.
Izena emoteko ipinitako bideak ondokoak dira: 627 85 88 84 zenbakira deituta edo aranbaltz@hotmail.com helbi elektronikora idatzita.